Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Un rey en Nueva York

Abenduaren 23a, asteazkena
20:00

    Estroviako Shahdov (Charles Chaplin) erregeak presaka ihes egin behar du herrialdetik iraultza lehertu delako. Estatu Batuetara baliabide ekonomikorik gabe iritsiko da, baina telebistako publizista gazte batek (Dawn Addams) iragarki batzuk egiteko eskatuko dio, lan horretarako pertsonarik egokiena ez dirudien arren.
    Chaplin maisuaren azken aurreko pelikula; hiru urte lehenago Estatu Batuetatik erbesteratu egin behar izan zuen McCarthy senatariak sustatutako sorginen ehiza dela-eta.
     Film hau Chaplinek egindakoen artean gutxien ezagutzen dena da. Kontu-garbitze partikularra egin zuen bera goraipatu zuen herrialdearekin, beranduago bat-batean kanporatua izango zen arren. Erbesteratutako erregearen abenturak aitzakia bezala erabili ziren Estatu Batuen irudi desitxuratua bezain egiazkoa erakusteko. Bereziki, sorginen ehizaren irrazionaltasuna azpimarratu zuen, publizitatearen, telebistaren edo rock&roll-aren aurkako satirarako tartea uztearekin batera.
A King in New York, Erresuma Batua, 1957
 
Zuzendaritza eta gidoia: Charles Chaplin.
Argazkia: Georges Périnal (Z/B)
Musika: Charles Chaplin
Antzezleak: Charles Chaplin, Dawn Adams, Oliver Johnston, Maxine Audley, Harry Green, Michael Chaplin, George Woodbridge, Jerry Desmonde.
 
Hizkuntza: JB ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 100 min.

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 28a, asteazkena, 20:00
Una mujer de Paris

Azaroaren 4a, asteazkena, 20:00
La quimera del oro

Azaroaren 11, asteazkena, 20:00
El circo

Azaroaren 18a, asteazkena, 20:00
Luces de la ciudad

Azaroaren 25a, asteazkena, 20:00
Tiempos modernos

Abenduaren 2a, asteazkena, 20:00
El gran dictador

Abenduaren 9a, asteazkena, 20:00
Monsieur Verdoux

Abenduaren 16a, asteazkena, 20:00
Candilejas

Abenduaren 30a, asteazkena, 20:00
La condesa de Hong Kong

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información