Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

El viaje del director de Recursos Humanos

Abenduaren 17a, osteguna
20:00

       Jerusalemgo okindegi handieneko Giza Baliabideen kudeatzaileak arazo serioak ditu: emaztearengandik bananduta dago, alabarekin urrunduta eta egiten duen lana gorrotatzen du. Langile atzerritar bat hil egingo da bizkarrean lehergailua daraman gizon bati lehergailua lehertzean, eta, haren gorputza inork erreklamatzen ez duenez, okindegiari gizatasunik ez izatea salatuko diote. Hori dela-eta, Giza Baliabideen kudeatzaileari egoera zuzentzeko ahal duen guztia egitea aginduko diote.
 “Etorkinen baldintza behin eta berriz gertatzen den arazoa da Israel bezalako herrialdean. Lana aurkitzera eta bizirautera etortzen dira. Lurralde Santura iritsi direla uste dute, baina askotan sufrimendua eta tristura besterik ez dute aurkitzen. Etorkinak pelikularen abiapuntua izango dira”.
   “Nire pelikuletan Israelgo gizarteaz hitz egiten da beti, baina ikuspuntu desberdinekin: politikoa, soziala eta pertsonala; beraz, denek lotura bat dute.  Gerta daiteke El viaje del director de Recursos Humanospelikula politikoki hitz eginda konpromiso gutxiagokoa izatea, baina, nire ustez, La novia siria eta Los limonerospelikulak bezain konprometitua da. Arakatu Israelgo psikologia eta aztertu nola ikusten dituzten israeldarrek atzerritarrak, arabiarrak edo bestelakoak eta mundua bera”. (Eran Riklis)
Saioa Eran Riklis-ek aurkeztuko du.
Shlichuto Shel Hamemune Al Mashabei Enosh, Israel, Frantzia, Alemania, Israel, Errumania, 2010
                                       
Zuzendaritza: Eran Riklis
Gidoia: Abraham B. Jehoshua, Noah Stollman.
Argazkia: Rainer Klausmann (K)
Musika: Cyril Morin.
Antzezleak: Noah Silver, Mark Ivanir, Reymonde Amsallem, Gila Almagor, Guri Alfi, Irina Petrescu, Danna Semo, Silvia Drori, Rosina Kambus, Julian Negulesco.
 
Hizkuntza: JB hebreeraz, ingelesez, errumanieraz eta frantsesez, gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 103 min.

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 14a, astelehena, 20:00
The Syrian Bride

Abenduaren 15a, asteartea, 20:00
Los limoneros

Abenduaren 18a, ostirala, 20:00
Mis hijos

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información