Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Holiday in Spain/Scent of Mystery

Abenduaren 29a, asteartea
20:00

     Denholm Elliott-ek antzezturiko misteriozko nobelagileak amerikar oinordekoa (Elizabeth Taylor; ziurtatu gabeko papera) hiltzeko plan bat dagoela jakingo du Espainian zehar oporretan dagoen bitartean. Taxilari bati (Peter Lorre) laguntza eskatuko diote Espainiako lurralde osoan batetik bestera ibiltzeko, hilketa zapuztearren, eta hori aitzakia izango da nolabaiteko "road movie" turistikoa egiteko. Une batean, bidaiariak Iruñera iritsiko dira, Sanfermin jaien erdi-erdian. Horregatik sartu dugu film hau Nafarroako Filmotekaren saio batean.
 
     Gidoia egiteko, Kelley Roos-ek 1947. urtean idatzitako Ghost of a Chance nobela moldatu zen; Kelley Roos Audrey Kelley-k eta William Roos-ek osatutako senar-emazteen ezizena da. Beranduago, pelikula horretan oinarritutako nobela idatzi zuten, argumentuaren kokalekuak dezente aldatzen baitziren.
   

     Produkzioak, ordea, ez zuen historia oinarritzat hartu, haren zerbitzura jarritako baliabide teknikoak baizik. Alde batetik, Cinerama pantailetarako filmatu zen; okerdura berezikoak ziren (itxura hori ematen ahaleginduko gara Filmotekaren emanaldian); eta, bestetik, filmaren usainak "usaindu" ahal izateko sistema erabilitako lehen (eta azken) esperientzia izan zen, "Smell-O-Vision" prozeduraren barnean. Esate baterako, hiltzailea aretoan zehar zabaldutako pipa-usainarekin identifikatu behar zen. Sistemak, ordea, ez zuen ondo funtzionatu, eta zinema-aretoetan instalazioak egin gabe geratu ziren.

AEB, 1960
 
Zuzendaritza: Jack Cardiff
Gidoia: Kelley Roos.
Argazkia: John von Kotze (K)
Musika: Harold Adamson, Mario Nascimbene, Jordan Ramin
Antzezleak: Denholm Elliott, Peter Lorre, Beverly Bentley, Paul Lukas, Liam Redmond, Leo McKern, Peter Arne, Diana Dors, Mary Laura Wood, Judith Furse, Elizabeth Taylor.
 
Hizkuntza: JB ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 109 min.

Sarrera: 1 €

Volver
Abono Salmenta
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información