Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

El mensajero del miedo

Abenduaren 11, ostirala
20:00

      Bennett Marco Maiorrak (Frank Sinatra) Raymond Shaw (Lawrence Harvey) sarjentuari buruzko iritzia eman behar du, eta benetako heroia dela esango du ezbairik gabe. Baina, egia esan, Shaw pertsonaia oso iluna iruditzen zaio. Amesgaizto zoro baten bidez, sarjentuak aitortu ezinezko zerbait gordetzen duela susmatzen du.
     Koreako gerran, Amerikako presoei egindako burmuin-garbiketari buruzko thriller ausarta, Richard Condon-en nobelan oinarritua. Filmaketaren amaieran Kennedy-ren erailketa gertatu zen, eta, jorratzen zuen gaia ikusita, beranduago estreinatu zen. Pelikula 1962ko urrian aurkeztu zen, Kubako misilen Krisiaren goren unean. Arrazoi bat edo bestea medio, pelikula oso gutxitan eman zen 1963. urteaz geroztik. Hala ere, pantaila zinematografikoetatik eta telebistatik bazitekeen desagertzea banaketa-eskubideak zirela-eta. Edonola ere, pelikulak garaiz eskuratu zuen kritikaren babesa, eta pelikula jantzia izatera iritsi zen, zentzu batean baino gehiagotan.
     Angela Lansbury Oscarrerako hautagaia eta Ferris Webster muntaketa onenerako hautagaia izan ziren. AEBetako Kongresuko Liburutegiko National Film Registry-k katalogatua izan zen zaindua izate aldera, kulturala, estetikoa edo historikoki esanguratsua izateagatik.
    Emanaldi honen bitartez, Frank Sinatra aktore eta abeslaria ekarriko dugu gogora; 2015eko abenduaren 12an 100 urte beteko zituen.
The Manchurian Candidate, AEB, 1962
 
Zuzendaritza: Jon Frankenheimer
Gidoia: George Axelrod.
Argazkia: Lionel Lindon (Z/B)
Musika: David Amram
Antzezleak: Frank Sinatra, Laurence Harvey, Janet Leigh, Angela Lansbury, James Gregory, Leslie Parrish, John McGiver, Madame Spivy.
 
Hizkuntza: JB ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 125 min.

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 1a, asteartea, 20:00
Dallas Buyers Club

Abenduaren 10a, osteguna, 20:00
District Zero

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información