Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

District Zero

Abenduaren 10a, osteguna
20:00

     Goizero bezala, Maamun Al-Wadi-k bere dendako atea ireki du. Edukiontzi txiki zuria da. Haren ondoan, antzeko beste edukiontzi bat dago. Eta gero beste bat eta beste bat. Zeruertza erabat berdinak diren milaka edukiontzik osatzen dute. Munduko errefuxiatuen eremurik handienean aurkitzen gara, Zaatarin, Jordanian. Haren dendan mugikorrak konpontzen dira. Maamun bezeroak artatzen hasi da. Haien memoria-txarteletan Sirian izandako iragana gordetzen da: zoriontasuna, ohikeria, familia-bizitza. Eta, ondoren, gerrak, suntsipena, izua, ihesa. Maamun-ek irudiak eta soinuak berreraikitzen ditu, edukiak berreskuratu, bateriak kargatu; hots, bizilagunek Siriarekin orain duten konexio bakarra berreskuratzen du.  
      Karim Rajab lagunarekin batera beste zerbitzu bat eskaintzea erabaki du; hau da, paperean inprimatzea Zaatariko bizilagunen mugikorrak betetzen dituzten irudiak. Bere ohituraren, lagunekin eta bizilagunekin izaten dituen solasaldien eta denda txikiko eguneroko bizitzaren bitartez, jakingo dugu inork ez duela gerra inprimatzerik nahi, errefuxiatuaren nortasuna haratago baitago. Haiek ikustea nahi dute, haiek gogoratzea, haien siriar nortasuna azpimarratzea, pertsona bezala duten nortasuna.
      Maamun-en dendan egunero inprimatzen diren argazkiekin errefuxiatuen nortasuna ez ezik, geurea ere zalantzan jarriko da. Nortzuk gara? Zergatik gaude hemen? Non jaio ginen, non hilko gara?
 
    Emanaldiaren amaieran, aukera izango da pelikularen zuzendariekin eta Oxfam Intermongo ordezkari batekin hitz egiteko.
Espainia, 2015
 
Zuzendaritza: Pablo Iraburu, Pablo Tosco, Jorge Fernández Mayoral
Gidoia: Pablo Iraburu.
Argazkia: Pablo Tosco, Jorge Fernández Mayoral (C)
Musika: Miguel A. Salas, Mikel Salas.
Antzezleak: Maamun Al-Wadi, Karim Rajab, Fatima Al-Hariri, Samar Al-Hariri, Gada Al-Ahmad, Ableh Al-Awodeh, Zaki Mohamed, Mousa Al-Amare.
 
Hizkuntza: JB arabieraz gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 65 min.

Sarrera: 1 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 1a, asteartea, 20:00
Dallas Buyers Club

Abenduaren 11, ostirala, 20:00
El mensajero del miedo