Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Dallas Buyers Club

Abenduaren 1a, asteartea
20:00

    Dallas Buyers Club Ron Woodroof-en bizitzaren benetako historian oinarritzen da. Ron toxikomanoa eta homofoboa da, emakumeak maite dituena. 1986. urtean, GIB diagnostikatu zioten gorputz osoan, eta hogeita hamar eguneko bizitza eman zioten. Protagonista AZT izeneko botika hartzen hasi zen, AEBetan har daitekeen legezko droga bakarra, eta hiltzeko zorian utzi zuen. Bizirik ateratzeko, desintoxikatzen hasi zen, birusaren aurka mundu osoan zeuden botikak hartuaz, baina AEBetan legezkoak ez zirenak. HIESA zuten beste gaixoak ere botika horien bila hasi ziren, ospitaleak, doktoreak eta AZT alde batera utzita. Eva Saks doktorearen eta Rayon izeneko beste gaixo baten laguntzarekin, Ron-ek Dallas Buyers Club sortu zuen, hiriaren inguruan sortutako dozenen eta dozenen artean lehena, eta kideei ordezko botika horiek ordaintzeko aukera ematen zieten. Klubak gehitzen joan ziren kopuru eta bezero aldetik, eta FDA eta konpainia farmazeutikoen arreta piztu zuten; horrela, azken horiek Ron-en kontrako kanpaina egin zuten.
   Matthew M. Conaughey-k Oscarra, Urrezko Globoa, Crtics Choice Award, NY-eko kritikarien Saria, Independent Spirit Award eta aktore nagusi onenaren Satellite Spirit Award eskuratu zituen; Jared Leto-k, berriz, sari berberak bigarren aktore gisa egindako lanaren truke.
 
Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzua
Servicio de Ciudadanía Sanitaria Aseguramiento y Garantías
AEB, 2013
 
Zuzendaritza: Jean-Marc Vallée
Gidoia: Craig Borten, Melisa Wallack.
Argazkia: Yves Bélanger (K)
Musika: (hainbat)
Antzezleak: Matthew McConaughey, Jennifer Garner, Jared Leto, Denis O’Hare, Steve Zahn, Michael O’Neill, Dallas Roberts, Griffin Dune, Kevin Rankin.
 
Hizkuntza: JB ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 117 min.

Sarrera: 1 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 10a, osteguna, 20:00
District Zero

Abenduaren 11, ostirala, 20:00
El mensajero del miedo

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información