Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Monsieur Verdoux

Abenduaren 9a, asteazkena
20:00

   Orson Welles-ek eman zion ideia Chaplini historia hau (benetako gertaeran oinarritua) zinemara eramateko. Chaplinek ezin hobeto laburtzen du pelikularen argumentua, berak antzezten duen pertsonaiari buruzko hausnarketa egitearekin batera: «Verdoux Bizar Urdin bat da, bankuko langile kaskarra; depresio-garaian lanik gabe geratu eta neskazaharrekin ezkontzea eta haiek hiltzea erabakiko du, haien diruarekin geratze aldera. Emazte legitimoa paralitikoa da, landan bizi dena seme txikiarekin, baina emazteak ez daki haren senarrak zer-nolako asmo kriminalak dituen. Biktimetariko bat hil ondoren, etxera itzultzen da senar burges batek egingo lukeen moduan lanez betetako eguna izan eta gero. Bertutearen eta bizioaren nahaste paradoxikoa da: arrosondoak inausten ari denean, beldar bat zapaldu nahi ez duen gizona, baina lorategiaren atzealdean biktimetariko baten puskak labean errausten dituena. Argumentua deabruzko umorez beteta dago, satira mingotsa eta kritika sozial gogorra.» Argumentua hilketen ikerketak jasotzen dituen aurkibide osotik hartuta dago, eta, bertan, Landrúren aurkikuntza, epaiketa eta epaia jorratzen dira.
   Chaplinek Charlot pertsonaia erabat abandonatu eta historia dramatikoari helduko dio, desengainuzko funtsezko unean, Ipar Amerikakoen aurkako Jardueren Batzordeak akusatua denean. Azkenean, Chaplinek Europara ihes egitea lortu zuen.
AEB, 1947
 
Zuzendaritza eta gidoia: Charles Chaplin.
Argazkia: Rollie Totheroh, Curt Courant, Wallace Chewing (Z/B)
Musika: Charles Chaplin
Antzezleak: Charles Chaplin, Martha Raye, Marilyn Nash, Isobel Elsom, Robert Lewis, Mady Correll, Allison Rodell, Arthur Hohl.
 
Hizkuntza: JB ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 123 min.

Sarrera: 3€

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 28a, asteazkena, 20:00
Una mujer de Paris

Azaroaren 4a, asteazkena, 20:00
La quimera del oro

Azaroaren 11, asteazkena, 20:00
El circo

Azaroaren 18a, asteazkena, 20:00
Luces de la ciudad

Azaroaren 25a, asteazkena, 20:00
Tiempos modernos

Abenduaren 2a, asteazkena, 20:00
El gran dictador

Abenduaren 16a, asteazkena, 20:00
Candilejas

Abenduaren 23a, asteazkena, 20:00
Un rey en Nueva York

Abenduaren 30a, asteazkena, 20:00
La condesa de Hong Kong

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información