Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Tiempos modernos

Azaroaren 25a, asteazkena
20:00

     Muntaketa-katearen erritmo frenetikoak ahulduta, metalurgiako langile batek erotuta bukatuko du. Ospitalean sendatu ostean, handik atera eta espetxean sartuko dute manifestazioan parte hartzeagatik, baina han kasualitatez zegoen. Espetxean, nahita egin gabe, matxinada kontrolatzen lagundu eta aske utziko dute. Behin kanpoan, bizirauteko borrokari ekingo dio kalean ezagututako umezurtz gaztearekin batera.
      Tiempos modernos zinema mutuaren eta soinudunaren arteko nahasketa da; batzuetan historiako azken pelikula mutua dela esaten da. Entzumeneko efektu batzuk erabili ziren; hala nola, musika, abeslariak eta irrati eta bozgorailuetako ahotsak edota makinen jardueraren soinu-eranstea. Azkenean, Charles Chaplinen ahotsa entzun daiteke labur-labur. Eta haren ahotsa entzuten den lehen pelikula izango da. Aktoreak  Léo Daniderff-en «Je cherche après Titine» abestiaren bertsioa abesten du, baina existitzen ez den hizkuntzarekin, «Charabia» bezala ezagutzen dena; mintzaira horretako soinuak frantses eta italieraren arteko nahasketara hurbiltzen ahalegintzen dira, ezagutu daitekeen ingelesezko hitzaren batekin.
       Kritika sozialaren adibide gisa hartua izan zen. Chaplinek ukatu egin zuen film luze horretan haren lanari askok eman nahi izan dioten garrantzia. Obran, fikzioa eta errealitatea nahasten dira, umore-dosi argiekin.
Modern Times, AEB, 1936
 
Zuzendaritza eta gidoia: Charles Chaplin.
Argazkia: Rollie Totheroh e Ira Morgan (Z/B)
Musika: Charles Chaplin
Antzezleak: Charles Chaplin, Paulette Godard, Henry Bergman, Chester Conklin, Stanley Sanford, Hank Mann, Louis Natheaux, Allan García.
 
Hizkuntza: Titulu arteak ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 89 min.

Sarrera: 3 €

10 emanaldirako abonoa: 20 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 28a, asteazkena, 20:00
Una mujer de Paris

Azaroaren 4a, asteazkena, 20:00
La quimera del oro

Azaroaren 11, asteazkena, 20:00
El circo

Azaroaren 18a, asteazkena, 20:00
Luces de la ciudad

Abenduaren 2a, asteazkena, 20:00
El gran dictador

Abenduaren 9a, asteazkena, 20:00
Monsieur Verdoux

Abenduaren 16a, asteazkena, 20:00
Candilejas

Abenduaren 23a, asteazkena, 20:00
Un rey en Nueva York

Abenduaren 30a, asteazkena, 20:00
La condesa de Hong Kong

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información