Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Tierra de nadie

Azaroaren 5a, osteguna
20:00

      Eskenatoki neutrala. Inorena ez den lurra. Gizon bat bere bizitzaz hizketan, aulki batean eserita. Gaztetan, Portugalgo eliteko komandoko soldatua izan zen gerra kolonialetan, Mozambiken eta Angolan. Karmin Iraultzaren ondoren, bizkartzaina izan zen Portugalen eta gero CIAko mertzenarioa El Salvadorren; azkenean, GALek aginduta, hiltzen amaitu zuen. Deskribatzen dituen ankerkeriak pelikularen minimalismo formalarekin eta pertsonaiak bere burua aurkezteko erarekin kontrajartzen dira. Zirkinik egin gabe agertzen da xehetasun basatiak kontatzen dituenean, iruzkin mingarriak egiten ditu garaiko historia politikoaren gainean, eta txisteak kontatu eta harrokeriaz hitz egiten du. Sententziek zenbakia jarrita dute, eta horiek dira zuzendariaren azterketaren eta hausnarketaren oinarri. Lana arlo labainkorrean burutu du: datuak eta fikzioa, memoriak eta fantasiak, aitorpenak eta pertsonaren barru-barruko deskribapenak, guztiak bata bestearen atzetik. Horien egiazkotasuna eta identitatea gero eta gehiago jartzen dira zalantzan. Izate zainduaren inguruko protokolo zinematografiko larri eta kezkagarriak aurrera egingo du dokumentalaren zinematografiaren oinarrien eta mugen ikerketa konplexuan.
 
 
    Salomé berak dio indarkeria basatienaren ekintzak nola deskribatzen dituen ikustea bitxia dela, aurpegiera ikaragaitz mantentzen baitu, eguraldiaz hizketan arituko balitz bezala. Tierra de nadie zona neutralean, narratzailea eta bitartekariak, kasu honetan ikusle kuxkuxeroak, aurkitzen dira. Egia ote, gezurra ote, edo bien arteko nahasketa; zaila da esatea. Hala ere, hobe da bakoitzak bere ondorioak ateratzea, bizitzarik gehiena indarkeriaz inguratuta igaro duen gizonaren esperientzia gordin eta lazgarriak entzun eta gero.
 
   Portugalgo Dokumental Onenaren Saria eta Publikoaren Saria (DocLisboa)
 
     Aurkezlea: Salomé Lamas, filmaren zuzendaria
Terra de ninugém, Portugal, 2012
 
Zuzendaritza eta gidoia: Salomé Lamas.
Argazkia: Takashi Sugimoto (K)
Musika: Bruno Moreira
 
Hizkuntza: JB portugesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 72 min.

Sarrera: 3 €

10 emanaldirako abonoa: 20 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 26a, osteguna, 20:00
Pas de nostalgie, camarades

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información