Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Una mujer de Paris

Urriaren 28a, asteazkena
20:00

    Una mujer de Paris lanean Marie Saint Clair neska gaztearen eta Jean Millet mutilagunaren historia kontatzen da. Frantziako herrixka batean bizi dira, eta Paris hirira aldatu nahi dute, han ezkontzeko. Abiatu behar duten egunean, mutilaren aita gaixo jarriko da eta mutilak ezingo du tren-geltokira joan. Neska Parisa abiatuko da senargairik gabe eta geltokira zergatik ez den agertu jakin gabe. Handik urte batera, neska Pierre Revel gizon aberats baten maitalea da. Egun batean, jai batera gonbidatuko dute, baina helbidez nahastu eta Jean-ekin topatuko da. Jean pintorea da, eta erretratu bat egiten uzteko eskatuko dio, aita hil egin zela eta horregatik ezin izan zuela bidaia egin kontatzearekin batera. Halaber, asko maite duela aitortuko dio.
 Pelikulak zenbait elipsi gogoangarri ez ezik, generoaren elementu tradizionalenen espresibitatea bultzatzen duten ikuspen-aurkikuntza bikainak ere baditu, eta, horrela, gutxitan gainditutako altuerara eramaten gaitu. Pelikulak porrot ekonomikoa izan zuen, Chaplin bera ez baitzen agertu pantailan, nahiz eta haren hitzetan lehen film "serioa" izan. Soilik une labur batean agertzen da, mezulariarena egiten, baina aurpegia erakutsi gabe. Pelikularen protagonista Edna Purviance gaztea da, garai hartan Chaplinen urrezko izarra. Una mujer de París Chaplinentzat egindako azken filma izan zen.
A Woman of Paris. A Drama of Fate, AEB, 1923
 
Zuzendaritza eta gidoia: Charles Chaplin
Argazkia: Roland Totheroh, Jack Wilson (Z/B)
Musika: Charles Chaplin
Antzezleak: Edna Purviance, Clarence Geldert, Carl Miller, Adolphe Menjou, Lydia Knott, Betty Morrissey, Malvina Polo, Charles French.
 
Hizkuntza: JB ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 80 min.

Sarrera: 3 €

10 Emanaldirako Abonoa: 20 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 4a, asteazkena, 20:00
La quimera del oro

Azaroaren 11, asteazkena, 20:00
El circo

Azaroaren 18a, asteazkena, 20:00
Luces de la ciudad

Azaroaren 25a, asteazkena, 20:00
Tiempos modernos

Abenduaren 2a, asteazkena, 20:00
El gran dictador

Abenduaren 9a, asteazkena, 20:00
Monsieur Verdoux

Abenduaren 16a, asteazkena, 20:00
Candilejas

Abenduaren 23a, asteazkena, 20:00
Un rey en Nueva York

Abenduaren 30a, asteazkena, 20:00
La condesa de Hong Kong

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información