Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Secrets of Althorp: The Spencers

Urriaren 20a, asteartea
19:30

      Althorp, Diana printzesaren haurtzaroko etxea eta amaierako atsedenerako lekua, egun Dianaren anaiaren (Charles) etxea da, bederatzigarren Spencer kondearena. Spencer familiako hemeretzi generazio bizi izan dira finka handi horretan 500 urtetik gorako denboraldian. Spencer dinastian, politikariak, heroi militarrak, dukeak eta tronuaren oinordekoa, Dianaren semea, Guillermo printzea, izan dira. Eskuzabaltasunarengatik nabarmendu dira; Spencertarrek urruneko lehengusu bat hartu zuten garai zailetan: George Washingtonen arbasoa.
 
     Althorp House-n erresumako gonbidatu famatuenetariko batzuk hartu dira; hala nola, hainbat monarka eta Sir Winston Churchill lehen ministroa. Hango gelatan, eszena gogoangarriak bizi izan dira; esate baterako, lehen kondearen isileko ezkontza eta, duela gutxi, Charles egungo kondearen ezkontza. Azkenak etxe noblean zehar, hots, bere familiaren etxean, tour pertsonala eskainiko die ikusleei.
 
Emanaldiaren amaieran, Rosalía Baena eta Carolina Miguel irakasleen arteko solasaldia.
AEB, 2013
 
Zuzendaritza: Kasia Uscinska
Argazkia: Alex Macdonald (K)
Antzezleak: Samuel West, Charles Spencer, Diana de Gales.
 
Hizkuntza: JB ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 55 min.

Sarrera Doan

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 6a, asteartea, 19:30
Secrets of Henry VII''s Palace

Urriaren 13a, asteartea, 19:30
Secrets of Chatsworth

Urriaren 27a, asteartea, 19:30
Secrets of Highclere Castle