Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Secrets of Henry VII''s Palace

Urriaren 6a, asteartea
19:30

     Hampton Court jauregia Thomas Wolsey Kardinalak eraiki zuen 1514. urtean. Enrique VIII. monarkia atsegingarria eta ikaragarria goratzeko eraikitako errege-jauregi handiena izan zen. Aretoetan zehar, Enrique VIII. erregearen erorketa deskribatzen da; hau da, 18 urterekin erregealdia hasi zuenetik (gerrari gazte eta dotorea, Aragoiko Katalinarekin ezkondua) gehien ezagutzen den irudira bitarte (errege gizen andrezalea, eliza anglikanoaren burua). Sarri gogoratzen dira haren erregina bihurturiko emakumeen historia krudelak.
 
     Hasierako Tudo jauregia (Hampton House) eraitsi eta arkitektura barroko fineko beste bat egin zuten haren lekuan; era horretan, Hampton Court munduko errege-etxe bakanenetarikoa izatera iritsi zen. Lehen errege-jolaserako izandako eta orain leku turistiko arrakastatsu bihurtutako adreilu eta harrizko jauregi dotorean zehar ibilbide bat egin behar da arte-obra ugari eta Hampton Court-ek oroitzen dituen historiak ezagutzeko.
AEB, 2013
 
Zuzendaritza eta gidoia: Sam Taplin
Argazkia: Alex Macdonald, Chris Sutcliffe (K)
Antzezleak: Samuel West, Tracy Borman, Siobhan Clarke, Linda Collins, Jonathan Foyle, Mark Griffin.
 
Hizkuntza: JB ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 55 min.

Sarrera Doan

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 13a, asteartea, 19:30
Secrets of Chatsworth

Urriaren 20a, asteartea, 19:30
Secrets of Althorp: The Spencers

Urriaren 27a, asteartea, 19:30
Secrets of Highclere Castle

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información