Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

¿Y ahora adonde vamos?

Urriaren 15a, osteguna
20.00

    Beltzez jantzitako emakume-multzoa hilerrira doa, eguzki-galgapean, gorputzaren kontra haien senarren, gurasoen edo seme-alaben argazkiak dituztela. Guztiek min bera dute, zoritxarreko eta alferrikako gerraren ondorioa. Hilerriaren sarrerara iristean, segizioa bitan banatzen da: bata musulmana eta bestea kristaua.
 
   Gerrak suntsitutako herrialdean, emakume horiek beren familiak kanpoko edozein mehatxutatik babesteko erabaki hautsiezina erakusten dute. Azkartasunez, estratagema esperpentikoak asmatuta, gizonen arreta entretenitzen ahaleginduko dira, gorrotoa ahantz dezaten. Adiskidetasun apurtezinak batuta, emakumeek helburu bakarra izango dute: gizonen arreta erakartzea, suminduraz eta axolagabetasunaz ahantzi daitezen. Baina gertaerek orientazio tragikoa hartzen dutenean, noraino iristeko egongo dira prest, oraindik ere geratzen direnak ez galtzeko? 
  
   Publikoaren Saria Oslo Films from the South festival Jaialdian, Donostian 2011n (Europako Pelikula Onena) eta Torontoko Jaialdian. Gidoi eta Musika Onena Stockholm hiriko Jaialdian. Emakumeei buruzko Pelikula Onena Women Film Critics Circle Awards-ean. Epaimahai Ekumenikoaren Aipamen Berezia eta François Chalais Saria Cannesen, 2011. urtean.
Et maintenant on va où ?, Líbano-Frantzia-Egipto-Italia, 2011
 
Zuzendaritza: Nadine Labaki
Gidoia: Thomas Bidegain, Rodney El Haddad, Jihad Hojeily, Nadine Labaki, Bassam Nessim.
Argazkia: Christophe Offenstein (K)
Musika: Khaled Mouzannar
Antzezleak: Nadine Labaki, Kevin Abboud, Claude Baz Moussawbaa, Julian Farhat, Ali Haidar, Layla Hakim, Yvonne Maalouf, Antoinette Noufaily.
 
Hizkuntza: JB arabieraz, errusieraz, ingelesez, gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 110 min.

Sarrera: 3 €

10 Emanaldirako Abonoa: 20 €

Volver
Abono Salmenta