Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Mobbing

Urriaren 14a, asteazkena
20:00

    Estherren nagusia Merino izan da hamar urtez, eta, hura hil ondoren, beste nagusi bat du orain, Reyes, emakume erakargarria eta handinahia, edozer egiteko prest dagoena helburuak lortze aldera. Reyesek, ordea, gorde beharreko zerbait du: Ayurbek hil baino lehen jakin zuen maula, erruztatzeko agiriak baitaude. Dokumentazioa ezingo du aurkitu, eta, Estherrek gordeta duela sinistuta, zuzendaritzak paretik kendu nahiko du laneko jazarpen gogor baten bidez.
 
    Stockholm hiriko Unibertsitateko Heinz Leymann irakaslea izan zen Mobbing-a definitzen lehena: "Pertsona batek lantokian langile batekin edo langile batzuekin muturreko indarkeria psikologikoa gauzatzea sistematikoki eta etengabe denbora luze batez, biktimaren edo biktimen komunikazio-sareak suntsitzeko, haren edo haien izenak edo ospea hankaz gora jartzeko, haren edo haien lana eteteko eta, azkenik, pertsona edo pertsona horiek lantokia uztea lortzeko asmoarekin".

    Pelikulak laneko bizitzako leku arruntetara gerturatuko gaitu, langileen arteko harremanen alde ilunena erakustearekin batera.
Espainia, 2005
 
Zuzendaritza: Sonia Sánchez
Gidoia: Tirso Calero
Argazkia: Andreu Rebés (K)
Musika: Josep Lluís Jornet
Antzezleak: Cristina Marcos, Joseba Apaolaza, Carmen Balagué, Marina Gatell, Joan Crosas.
 
Hizkuntza: JB gazteleraz.
Iraupena: 90 min.

Sarrera Doan

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 7a, asteazkena, 20:00
El verdugo

Urriaren 21a, asteazkena, 20:00
Dos días, una noche

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información