Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Lemmy contra Alphaville

Irailaren 16a, asteazkena
20:00

     Beste planeta batean kokatutako Alphaville hiri futuristara Ivan Johnson kazetaria iritsi da, Von Braun irakaslearen pistari jarraituz. Haren aurreko agenteak, Dick Tracy eta Flash Gordon, hil egin dira. Von Braunek, Nosferatu ezizenekoak, Alpha 60 makina sortu du, hiriko bizilagunen bizitza mentala zuzentzen duena.
 
    Gutxitan aipatu da film hau zinema futuristaren edo zientzia-fikziozko zinemaren zerrendan; izan ere, Godard-ek genero hori betetzen duten efektu berezietatik ihes egin zuen eta aurkakoen pertsonalitatean oinarritu. Godard-i ez zaio hainbeste axola Lemmy Caution eta Alpha 60 eta Nosferatu bikote gaiztoa protagonista dituen narraziozko fikzioa. Berak agentearen eta Nosferaturen alabaren (Natacha) arteko maitasunezko eta irakaspenezko historia jorratzen du, eta neskari zientzia-fikzioan hain bidegabeak diren kontzeptuen (maitasuna eta sentimenduak) inguruan irakatsiko dio. Klasizismo exotikoaren antiutopia ahaztezinaren prestaketa zoragarria, zinemazaleen erreferentziaz betea. Lemmy contra Alphaville lanak zentzu liriko apur bat milinga eta ausarta du, berariazko eskema medio; bertan, ederra dena nagusi da, eta indarrez loratzen da pasiozko idealismoa, mundu erabat hotz eta etsaitasunezkoan.
 
    Urrezko hartza Berlingo Zinema Jaialdian.                     
Lemmy contra Alphaville (Alphaville, une étrange aventure de Lemmy Caution, Frantzia, 1965)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Jean-Luc Godard
Argazkia: Raoul Coutard (Z/B)
Musika: Paul Misraki
Antzezleak: Eddie Constantine, Anna Karina, Akim Tamiroff, Valérie Boisgel, Jean-Louis Comolli, Michel Dealahaye, Jean-André Fieschi, Jean-Pierre Léaud, Howard Vernon. 
 
Hizkuntza: JB frantsesez gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 99 min.

Sarrera: 3 €

10 Emanaldirako abonoa: 20 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 2a, asteazkena, 20:00
Una ncohe en el teatro / La marca del fuego

Irailaren 9a, asteazkena, 20:00
Rebeca

Irailaren 23a, asteazkena, 20:00
Close Up / Primer plano