Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Rebeca

Irailaren 9a, asteazkena
20:00

    Pelikula "Ayer soñé que volvía a Manderley" esaldi ospetsuarekin hasten da. Joan Fontainek esango du; hots, iragana gogora ekartzen duen gazte lotsatiak. Rebeca emaztea galdu eta denbora gutxira, Maxim De Winter aristokrata ingelesak gazte apal bat ezagutuko du Montecarlon, Amerikako andre baten konpainiako dama. De Winter eta gaztea ezkondu eta Ingalaterrara joango dira bizitzera, Manderley-ko etxe dotorera, Maxim-en ohiko bizilekura. De Winter andre berria berehala ohartuko da han dena Rebecaren oroitzapenez beteta dagoela.
    Daphne Du Maurier-en kontakizuna oinarri hartuta, Alfred Hitchcock-ek bere nortasuna ezartzen jakin zuen Estatu Batuetan egindako lehen lan honetan, David  O’Selznick ahalguztidunaren ekoizpenean (Lo que el viento se llevó-rekin arrakasta izan berria zen). Rebeca zintan britainiar zinemagilearen gustua aurreratzen da, suspensea, jakin-mina, emakumeen hauskortasuna, tolesgabeen ahulezia kezkagarria, e.a. direla-eta. Duela 75 urte egin bazen ere, bere horretan eusten dio maisulanaren indarrari, kasu honetan, ikusle inozoa aztoratzeko gai denari. 
   Bitxikeria moduan, gogoratuko dugu puntuzko txaketei rebekak deitzen zaiela Espainian pelikula honengatik; izan ere, Joan Fontaineren arroparik gustukoena da film honetan.
   Pelikula onenaren eta argazki onenaren oskarra.
Rebeca(Rebecca, AEB, 1940)
 
Zuzendaritza: Alfred Hitchcock
Gidoia: Robert E. Sherwood y Joan Harrison
Argazkia: George Barnes (Z/B)
Musika: Franz Waxman
Antzezleak: Laurence Olivier, Joan Fontaine, George Sanders, Judith Anderson, Nigel Bruce, Reginald Denny, C. Aubrey Smith, Gladys Cooper. 
 
Hizkuntza: JB ingelesez gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 128 min.

Sarrera: 3 €

10 Emanaldirako abonoa: 20 €

Volver
Abonoak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 2a, asteazkena, 20:00
Una ncohe en el teatro / La marca del fuego

Irailaren 16a, asteazkena, 20:00
Lemmy contra Alphaville

Irailaren 23a, asteazkena, 20:00
Close Up / Primer plano

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.