Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Mi hermoso Dacia

Ekainaren 24a, asteazkena
20:00

    Komunismotik kapitalismorako errumaniar odisearen inguruko umorezko entsegua, Errumaniako ikur karismatikoenaren ikuspegitik ikusita: Dacia, auto soil eta diskretua, baina Errumaniako gizartearen isla.
 Pelikulan, Errumaniako gizarteak 60ko hamarkadaren erdialdetik aurrera izandako aldaketak jorratzen dira; hain zuzen ere, Dacia, errumaniarren SEAT 600a, Ceausescu diktadorearen Errumaniako lehen urteetako optimismo sozialistaren ikurra izango da. Ondoren, diktadura eta pobrezia eta beste behin Dacia protagonista izango dira, oraingoan Valentziako futbolari ohia izandako Miodrag Belodedic-ek erabiliko du zapalketatik eta gogaitasunetik Belgradera ihes egiteko, erregimenaren zorigaiztoko azken fasean. Ceausescutarren iraultzaren eta fusilamenduaren berri emango digu, helikopteroan gaizki irtendako ihesa eta kolore beltzeko Dacia 1300 autoan egindakoa, herritarren haserretik tiranoak ihes egiteko erabilitakoa, baina alferrik. Historiak aurrera jarraitzen du, eta Daciak ere bai, demokraziarako trantsizio zailaren larritasun eta estutasunetan barneratzeko. Komunismoa erori da, eta Daciak atzerrira bidaiak egiteko balio du, beharbada bidaia ez hain arriskutsuak, baina gutxitan errazagoak.
   Nafarroako Julio Soto zinemagileak beste zuzendari batekin batera zuzendu du, eta hainbat sari eskuratu ditu zine-jaialdi ezberdinetan; esate baterako, Documenta Madril jaialdian edo Mexikoko Zinema Dokumentalaren Jaialdian.

Dacia, dragostea mea, Espainia, Errumania, 2009
 
Zuzendaritza eta gidoia: Julio Soto eta Stefan Constantinescu
Argazkia: Alexander Stikich (C)
Dokumentala.
 
Hizkuntza: JB errumanieraz gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 72 min.

Sarrera: 3 euros

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 3a, asteazkena, 20:00
Ciuleandra

Ekainaren 10a, asteazkena, 20:00 h.
Filantropica

Ekainaren 17a, asteazkena, 20:00
Nunta muta (Eztei mutua)

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información