Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Filantropica

Ekainaren 10a, asteazkena
20:00 h.

    XXI. mendeko Bukarest hirian, gauez emakume eder batekin ateratzea finantza-inbertsio arriskutsua da. Ovidiuk, institutuko irakasle xumeak, ez du hori egiteko ahalbiderik, baina egin beharra du, modeloa izan nahi duen sirenatxoarekin oso maiteminduta dagoelako. Irakasle baten ordainsari eskas bat baino irabazi-iturri sendoago baten bila, Ovidiu alegiazko munduan murgilduko da: eskaleen mafian.
    Filantropica filmak, komediaren mozorropean, Errumaniako herritarren egoera ekonomiko zaila erakusten du, bereziki Bukarestekoena. Nae Caranfil zuzendariak zinema beltzaren eta komedia garratzaren arteko pelikula egingo du, non batek barre baino gehiago irri egingo duen, eta kritika soziala ezkutatuko da helburu  berekoiak eta pertsonalak motibatzen dituzten pertsonaien atzean, pobrezia eta premia gailentzen den bitartean.
   Publikoaren Saria izan zuen Würzburg eta Parisko Jaialdietan, Epaimahaiaren Sari Berezia Wiesbaden-en eta Epaimahai Gaztearen Saria Mons Love Films-ean.
Errumania, Frantzia, 2002
 
Zuzendaritza eta gidoia: Nae Caranfil
Argazkia: Vivi Dragan Vasile (C)
Musika: Marius Mihalache
Antzezleak: Mircea Diaconu, Gheorghe Dinica, Mara Nicolescu, Viorica Voda, Marius Florea Vizante, Florin Zamfirescu, Cristian Gheorghe.
 
Hizkuntza: JB errumanieraz gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 110 min.

Sarrera: 3 euros

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 3a, asteazkena, 20:00
Ciuleandra

Ekainaren 17a, asteazkena, 20:00
Nunta muta (Eztei mutua)

Ekainaren 24a, asteazkena, 20:00
Mi hermoso Dacia