Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Espainiako zinema (CulturArts IVAC hautaketa)

Ekainaren 26a, ostirala
20:00

PASIONARIA
Espainia, 1915. Z/B. 21′
Zuzendaritza: Joan María Codina. Argazkia: Joan Solá Mestres. Ekoizpena: Condal Films. Antzezleak: Tórtola Valencia, Gerardo Peña.
Bortxaketa jasan eta aitak onartu gabe geratu ondoren, Adriana Amerikara joango da, eta han dantzari exotiko gisa arrakasta izango du Tórtola Valencia izenarekin.
BERRESKURATZEA ETA BERRITZEA: Bi zati kontserbatzen dira, pelikularen lehen eta azken zatiak, gehi oso hondatuta dagoen beste zati bat, protagonistak artista bezala duen arrakastaren sekuentziei dagokiena, Tórtola Valenciaren dantza ospetsuenetariko bat agertzen dena.
Tórtola Valencia (1882-1955) Espainiako dantzari bat zen, dantza exotikoetan espezializatua, eta arrakasta itzela izan zuen Europa osoan nahiz Latinoamerikan. 1915. urtean, Condal Films-en bi pelikuletako protagonista izan zen, biak ere Joan Maria Codinak zuzenduak: Pasionaria eta Pacto de lágrimas. Bi horietan bakarrik hartu zuen parte zinema-lanetan.
 
SANZ Y EL SECRETO DE SU ARTE
Espainia, 1918. Z/B tinduekin. 64′
Zuzendaritza: Maximiliano Thous eta Francisco Sanz. Ekoizlea: Francisco Sanz.
Francisco Sanz bentrilokuori buruzko dokumentala. Bertan, automaten funtzionamendua erakutsiko da, antzerkian antzezten zituen saioen zati bat eta Liborio jauna protagonista duen fikzio txiki bat, Sanzen panpinarik ospetsuena.
Francisco Sanz (1872-1939) Valentziako bentrilokuo ospetsua izan zen, mundu osoko eszenatokietan arrakasta izan baitzuen XX. mendeko lehen hamarkadetan bentrilokia ikuskizunarekin. Tamaina naturaleko panpinak erabiltzen zituen, errealismo handiko automatak, panpinen barruan berak diseinatutako mekanismo konplexuen bitartez animatuak. Gaur egun, Museu Internacional de Titelles d’Albaida Museoan kontserbatzen dira.
Zuzeneko musika-akonpainamendua Antonio J. Asiainen eskutik.

Sarrera: 3 euros

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 4a, osteguna, 20:00
LMG Europako Artxibo Filmikoetan

Ekainaren 5a, ostirala, 20:00
LMG Europako Artxibo Filmikoetan

Ekainaren 12a, ostirala, 20:00
LMG Europako Artxibo Filmikoetan

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información