Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Novecento (I)

Maiatzaren 15a, ostirala
19:30

 Filma 1901eko urtarrilean hastean da, Berlinghieri etxaldean aldi berean bi haur jaiotzen direnean: Olmo Dalcò (Gérard Depardieu), jatorri xumekoa eta etxaldeko langileen semea eta Alfredo Berlinghieri (Robert De Niro), etxalde horretako ugazabaren biloba.
 Nahiz eta garai hartako inguruabarrek historia osoan aurrez aurre jarri, Olmoren eta Alfredoren artean adiskidetasun handia sortuko da. Filmak XX. mendearen lehenengo erdian Italian jazotako gertakari garrantzitsuak kontatzen ditu. Finka horretako nekazariek bizi duten esplotazio-egoera agertuz hasten da; ondoren, langileek komunismoa bere egiten dutenekoa eta, gero, Lehenengo Mundu Gerraren amaiera kontatzen du. Baina obra, batez ere, faxismoaren sorreran oinarritzen da, kapitak handiek babestua, asmatua eta mantendua, batik bat, gorantz doan ideologia komunistaren aurrean beren boterea lermatuz doala ikusten duten lursail handien jabe ahaltsuek.
 Vittorio Storaro-k fotografiatutako fresko ikusgarria, ohikoa duen maisutasunarekin, fotograma bakoitza koadro argitsu edo ilun bihurtzen duena, eta Ennio Morricone handiaren musikaz girotua; ideologia komunistaren apologia baino zerbait gehiago da, nahiz eta hori presente egon. Film osoak irauten dituen bost ordu pasatxoak, Bertolucci-k hatz salatzailea boteretsuengana eta klase xumearen zapaltzaileengana zuzentzeko erabili ahal izan zituen, zeintzuen artean traizioak eta anbizioak ere badauden.
 Saio honetan filmaren I. atala (I. ekitaldia) proiektatuko da.
Novecento, Italia, Frantzia, AEF, 1976)
 
Zuzendaritza : Bernardo Bertolucci
Gidoia : B. Bertolucci, Giuseppe Bertolucci, Franco Arcalli
Argazkiak : Vitorio Storaro (C)
Musika : Ennio Morricone
Interpretatzaileak: Robert De Niro, Gérard Depardieu, Dominique Sanda, Francesca Bertini, Laura Betti, Werner Bruhns, Sterling Hayden, Alida Valli, Stefania Casini, Stefania Sandrelli, Donald Sutherland, Burt Lancaster.
 
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa italieraz, gaztelaniazko azpitituluekin
Iraupena: 155 min.

Sarrera: 3 €

Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 1a, asteazkena, 20:00
Lurra

Apirilaren 8a, asteazkena, 20:00
Surcos

Apirilaren 15a, asteazkena, 20:00
Lurraren gatza

Apirilaren 22a, asteazkena, 20:00etan.
Sábado noche, domingo mañana

Apirilaren 29a, asteazkena, 20:00
La clase obrera va al paraiso

Maiatzaren 8a, ostirala, 19:30 h.
Promes handiaren lurraldea

Maiatzaren 22a, ostirala, 19:30
Novecento (II)

Maiatzaren 29a, ostirala, 20:00 h.
Pospoloen lantegiko neska

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.