Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Echo Chamber / Before We Go

Maiatzaren 28a, osteguna, 20:00etan.

Echo Chamber
 
Irrati bat, begiztan behin eta berriz errepikatzen den alerta, hondamendia poliki-poliki oihan tropikaleko aurrien eta etxeen artetik hurbilduz doanaren susmoa. Hondamendi natural bat hurbiltzen ari da, hondamendi natural bat hurbiltzen ari da, hondamendi natural bat hurbiltzen ari da… Paradoxa eta horrek dakarren arriskua zerbitzatuta daude: aspertu arte errepikatzen den alarma bake-mezu bitxi bilaka daiteke.
 
2015EKO FILMIK ONENAREN PUNTO DE VISTA SARI NAGUSIA
 
Epaimahaiaren argudiaketa: “Filmik onenaren Punto de Vista sari nagusia, 10.000 Eurorekin hornitua, Guillermo Moncayo-ren Echo Chamber filmarentzako, bere hedapen poetiko eta metaforiko bikainagatik, irudiarekin eta soinuarekin egindako lan delikatuagatik eta proposatzen duen bidaiagatik, mugimendu iraunkorrekoa, non, ikusleak eta bere imaginarioak izango duen azken hitza”.
 
 
 
 
Before We Go
 
Brusela, La Monnaie Antzokia. Han lan egiten duten hiru aktore hiru pertsonekin elkartzen dira beren bizitzen amaieran eta, denak elkarrekin, opera belgikar handiaren backstage-rantz abiatzen dira txokorik ezkutuenetan zeharreko bidaian. Inoiz ikusiko ez dugun obra erabakigarria entseatzen dute. Hiru erretratu heriotzaren gelaurrean, agertoki nagusia zapaldu beharrik gabe gorputzaren tragediaz eta artearen eraginez jasandako eraldaketaz hitz egiten dute.
 
RENCONTRES CINEMATOGRAPHIQUES CERBÈRE-PORTBOU SARIA
Echo Chamber
(Frantzia, Kolonbia, 2014)
 
 
Zuzendaritza, gidoia eta argazkiak: Guillermo Moncayo
Muntaia: Isabelle Prim, Guillermo Moncayo
Produkzioa : Le Fresnoy - Studio national des arts contemporains
Hizkuntza : Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz
Iraupena: 19 min.
 
 
 
Before We Go 
(Belgika, 2014)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Jorge León
Argazkiak: Rémon Fromont, Jorge León, Thomas Schira
Muntaia: Marie-Hélène Mora  
Ekoizleak: Julie Freres / DERIVES
Hizkuntza : Jatorrizko bertsioa frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena :82 min.

Sarrera: 3 euros

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urtarrilaren 29a, osteguna, 20:00etan.
Lux

Martxoaren 26a, osteguna, 20:00
Our Terrible Country

Apirilaren 23a, osteguna, 20:00
The Blazing World / Huellas

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información