Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

La marrana

Maiatzaren 7a, osteguna
20:00

      1992. urtea Amerikaren aurkikuntzaren V. mendeurreneko ospakizun handien urtea izan zen. José Luis Cuerdak data historiko hori gogoratu nahi izan zuen, baina, hori bai, bere modura, balentria haren mitifikazio heroikotik ahalik eta gehien urrunduz eta bi pertsona maltzurren eta txerrikume baten istorio gazi-gozoa kontatuz. Emaitza komedia dibertigarri bat izan zen, La marrana, lurraren arrasetik idatzia. Ekintza, hain zuzen, 1492ko udan abiatzen da. Bartolomé Gutiérrez (Alfredo Landa), Tunisian sarrazenoen gatibu egon zena, Extremadurara itzultzen da. Goseak dagoen gizagaixoak duen desiorik handiena berriro ere txerria jan ahal izatea da, gogokoen duen ahogozagarria. Gizon gazte batekin (Antonio Resines) egiten du topo, Granadako jazarpenetik ihesi datorrena, eta Portugalera iritsi nahian dabilena benetako urdanga batekin, bidean lapurtutako txerri eme eder eta desiragarria. Bi barrabas horiek beren patuak elkartzen dituzte, elkar engainatzen dute, lagun egiten dira biziraun ahal izateko; hau da, zuzendariaren arabera, “gizadiaren zorigaitzerako indarrean jarraitzen duen istorioa da, pobreek bizitzarekin aurrera jarraitzeko bizitzari ilusio handia jarri behar baitiote”.
     Maiatzaren 9an, Alfredo Landaren heriotzako bigarren urteurrena izango da. Aktore hori gogoratzen jarraituko dugu Aktore onenaren Goya Saria eman zion filma proiektatuz.
Espainia, 1992
 
Zuzendaritza eta gidoia: José Luis Cuerda
Argazkiak : Hans Burmann (C)
Musika : Javier Arias, David del Puerto, Jesús Rueda.
Interpretatzaileak: Alfredo Landa, Antonio Resines, Manuel Alexandre, Fernando Rey, Cayetana Guillén Cuervo, Agustín González, El Gran Wyoming, Antonio Gamero, Marta Dualde, Antonio Dechent, Gabriel Latorre, Cristina Collado.
 
 
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz
Iraupena: 100 min.

Sarrera: 1 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 29a, ostirala, 18:00
Nire etxea, nire kobazuloa