Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Arrotz bat nire bizitzan

Maiatzaren 27a, asteazkena, 20:00etan.

     Larry Coe (Kirk Douglas), talentu handiko arkitekto bat, ezkondua eta bi seme-alaben aita, pozik bizi da, baina egunak inolako nobedaderik gabe igarotzen direla ikusten du eta eguneroko errutinaz nekatzen hasten da. Egoera aldatu egiten da egun batean bere seme-alabei autobus-geltokira laguntzera joan eta, han, Maggie Gault (Kim Novak) ederra ezagutzen duenean. Hau bere auzora lekualdatu berri den emakumea da, ezkondua eta bere semearen eskolakide baten ama. Maggie-k, arkitekturan interesatuta dagoen gazteak, aldizkari espezializatu batetik berehala ezagutzen du Larry eta harekin hizketan hasten da. Lehenengo topaketa horren ondoren, bi pertsonaiak elkarrenganako gero eta erakarpen handiagoa sentitzen hasten dira. Larry-k bere bizilagun berriari idazle xelebre eta playboy-arentzako egiten ari den “etxe idealaren” proiektua eraikiko den lursailak ikusteko gonbidapena egitea erabakitzen duenean ezkutuka biltzen hasten dira eta haien arteko grina neurririk gabe areagotzen hasten da. Baina Larry-ri Hawaiin bere karrerarako aukera ezin hobea eskaintzen diotenean, hark bere etxea, karrera eta Maggie-renganako maitasunaren artean aukeratu beharko du.
 
Filma Mariano Gonzalez-ek (arkitektoa) aurkeztuko du.
Strangers When We Meet, 1960
 
Zuzendaritza: Richard Quine
Gidoia : Evan Hunter
Argazkiak : Charles Lang (C)
Musika : George Duning.
Interpretatzaileak : Kirk Douglas, Kim Novak, Ernie Kovacs, Barbara Rush, Walter Matthau, Virginia Bruce, Kent Smith, Helen Gallagher.
 
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin
Iraupena: 117 min.

Sarrera Doan

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
España eraikina

Maiatzaren 13a, asteazkena, 20:00
Amaitu gabeko espazioak

Maiatzaren 20a, asteazkena, 20:00
The Competition

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información