Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Amaitu gabeko espazioak

Maiatzaren 13a, asteazkena
20:00

   Kubako estatu iraultzaile berriaren izaera bultzatzeko asmoz, 1961n, hiru arkitekto gazte ameslarik -Ricardo Porro, Roberto Gottardi eta Vittorio Garatti- Fidel Castro eta Che Guevararen eskutik Arte Eskola Nazionalak proiektatzeko enkargua jaso zuten, Habanako golf-zelai zaharreko lursailetan eraikiko zirenak. "Kubak munduan denik arte-akademiarik ederrena duela kontatuko du” adierazi zuen Castrok egun haietan. Berehala hasi ziren diseinu erradikal haiek eraikitzen. Guztiek ospatu zuten multzo haren edertasuna. Azkar batean hasi ziren zentro aitzindari hartan lehenengo klaseak ematen. Estatu soko dantzariak, musikariak eta artistak eskola haien edertasunaz gozatzen ari ziren, baina iraultzatik errealitaterako igarotze azkarraren ondorioz, planak bertan behera geratu ziren eta bat-batean proiektua etenda geratu zen, amaitu gabe geratuz. Urteen igarotzearekin, eskola batzuk erabiltzen jarraitzen dira, baina amaitu gabe daude eta etengabe hondatuz doaz.
    Mende erdi beranduago, Castrok amaitu gabeko beren proiektua amaitzera erbestera ihes egin zuten arkitekto haiek gonbidatzen ditu, baina obrak berriro ere eten egiten dira modu mugagabean. Arkitekto iraultzaile horien borroka eta grina galdutako ilusioetan eta ondorengo 50 urteko ibilbide luzean zeharreko etsipenean adierazten dira gordin-gordin.
 
 
Filma Juan Abreu-k (idazle eta pintore kubatarra) aurkeztuko du
Unfinished Spaces, AEB, 2011
 
Zuzendaritza: Benjamin Murray, Alysa Nahmias
Argazkiak : Benjamin Murray (C)
Musika : Giancarlo Vulcano
Muntaia : Alex Minnick eta Kristen Nutile
Dokumentala
 
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez eta gaztelaniaz, gaztelaniazko azpitituluekin
Iraupena: 86 min.

Sarrera Doan

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
España eraikina

Maiatzaren 20a, asteazkena, 20:00
The Competition

Maiatzaren 27a, asteazkena, 20:00etan.
Arrotz bat nire bizitzan

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información