Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

España eraikina

Maiatzaren 6a, asteazkena, 20:00etan.

      España eraikina, 117 metroko garaiera eta itxura mailakatua duen Madrilgo etxe-orratz izugarria, Frankoren erregimenaren garaian eraiki zen boterearen eta oparotasunaren sinbolo gisa. Bere 28 solairutan 200 etxebizitza, 400 bulego, saltoki-guneak, hainbat jatetxe eta nazioarte-mailan ospetsua zen luxuzko hotela hartzen zituen. Bere sarrera nagusitik, egunean, 3.500 pertsona igarotzen ziren. Espainiako Plazan kokatua, Gran Vía kalearen amaieran, bere egitura handiak XX. mendearen erdialdera Europan zabaldu zen “eraikin hirien” modari erantzuten dio. 70eko hamarkada arte, eraikin hori Madrilgo gizarte- eta merkataritza-bizitzaren erdigune izan zen. Hutsik eta erabiltzen ez zela, 2005ean, higiezinen booma bete-betean zela, inbertsio-funts batek eraikina eskuratu zuen. 2007an, erabat zaharberritzeko proiektuari ekiten zaio. Obra horietan naziokotasun desberdineko berrehun langile baino gehiagok egiten duten lan, ohi ez bezalako pasadizo-multzoa sortuz eta beren bizipenak toki hartako oroimenean gehituz; Babel dorre handi bat, non, gure garaiaren lorratzak geratuko diren. 2010ean, eraikina guztiz hustu ondoren, birgaitze-lanak gelditu egiten dira eta langileak langabeziara joaten dira.
     Dokumentala, aldi batean, betatu egin zuen higiezinaren jabe zen bankuak eta, azkenean, bere kategorian, azken Goya Sarietarako hautatua izan zen.
 
Filma Víctor Moreno bere zuzendariak aurkeztuko du.
Espainia, 2012
 
Zuzendaritza : Víctor Moreno
Gidoia : Víctor Moreno eta Rodrigo Rodríguez
Dokumentala
 
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz
Iraupena: 100 min.

Sarrera Doan

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 13a, asteazkena, 20:00
Amaitu gabeko espazioak

Maiatzaren 20a, asteazkena, 20:00
The Competition

Maiatzaren 27a, asteazkena, 20:00etan.
Arrotz bat nire bizitzan

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información