Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Verd, Dolç, Jazz

Maiatzaren 12a, asteartea
18:00

   Verd, Dolç, Jazz. Tres mirades envers El Martinet (Berdea, Gozoa, Jazza. Hiru begirada El Martinet eskolarantz) dokumentalak El Martinet, Ripollet-en (Bartzelona) dagoen eta hamar urteko ibilbidea duen eskola publikoa, nolako den eta nola funtzionatzen duen azaltzen saiatzen da. Begirada desberdinen bitartez, dokumentalak alaitasunarekin eta ongizatearekin lotutako ikaskuntza ikusarazten, aditzera ematen eta sentiarazten digu, neska-mutilak benetako protagonistak direlarik. Beren haurtzaroko kultura eta hura inguratzen duen mundua sakonean ezagutzera gonbidatzen gaituzte esperientzia horretan parte hartzen duten haien begiradatik.
    Agian, harritzen gaituen ikaskuntzaren ikuskera izango da, akaso guk ikasi dugunarekiko desberdina dena; alabaina, haurtzaroari nola lagundu nahi diogun sentitzen dugunari buruzko hausnarketan sartzea ahalbidetzen digu.
   Filmotekan saio bikoitza programatu da aurreko programazioek izandako arrakasta bikaina ikusita.
 
    El Martinet eskolako profesionalak, berriro ere, hemen izango dira bi saioetako aurkezpenetan eta elkarrizketetan parte hartzeko.
Tres mirades envers El Martinet
(Espainia, 2014)
 
Zuzendaritza : Marc Bonàs eta Alfredo Hoyuelos
Produkzioa : <span style="Courier New" ;"="">Associació d'Amics del Martinet
Gidoia: Marc Bonàs, Meritxell Bonàs, Alfredo Hoyuelos.
 
Hizkuntza:
18:00etako saioa: Jatorrizko bertsio katalanez, gaztelaniazko azpitituluekin.
20:30etako saioa: J. B. katalana euskarazko azpitituluak
Iraupena: 70 min.

Sarrera: 1 euro

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 12a, asteartea, 20:30 h.
Verd, Dolç, Jazz

Maiatzaren 14a, osteguna, 20:00 h.
Sari-banaketa eta hautatutako obren proiekzioa eta CTL 59"

Maiatzaren 21a, osteguna, 19:30 h.
National Gallery

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información