XIX. mende bukaera aldera, Lodz hiria ehungintza-industriaren epizentro bihurtzen da eta horrek etorkinen eskulanaren beharra eragiten du. Rigako hiru estudiante gaztek: poloniar katolikoa batek, lursail handien jabeen semea, handinahiko judu batek eta alemaniar luterano batek hiri horretan lantegi bat irekitzea erabakitzen dute aberasteko asmoz eta, inolako kontzientziako harrik eta aurreiritzirik gabe, dirua eta boterea metatzeari ekiten diote.
Zinema poloniarraren gailurretako bat izaki; Wajda lantegien barnera sartzen da bere kamerarekin eta asto-lana eta batere segurua ez dena egiteaz ahituta dauden langileen mundua erakusten digu. Batzuetan, langile horietakoren batek zuhurtziagabekeria txikiren bat egiten du eta bere bizitzarekin ordaintzen du, nahiz eta hori ez den ekoizpena gelditzeko nahikoa arrazoi izango, ezta gutxieneko ikerketa bati bide emateko ere. Axola duen bakarra odolez zikindu delako oihal zati bat ezertarako balio ez duela geratzeak eragindako eragozpena izango da.
Ohikoa duen maisutasunarekin, Wajda-k industria-materialismoaren garairik gogorrera birmoldatzen du, sendotuz zihoazen klase sozialen azterketa taxidermikoa eginez, kasu honetan, Polonian.