Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Tres mentiras

Apirilaren 9a, osteguna
20:00

   1971. urtea. Haurdun dauden hiru nerabe Bilboko pisu batean gordeta bizi dira munduaren aurrean garai hartan lotsagarria zena ezkutatzeko. Oso ezberdinak dira, baina arazo berdina dute. Berrogei urte baino gehiago pasa ondoren, Violetaren ama hiltzear dago, eta sekulako aitorpena egingo dio alabari: jaio eta egun batzuetara erosi zutela esango dio, eta bera ez dela haren benetako ama. Violeta zeharo hunkituta geratuko da, eta Ertzaintzako Desagertuen Unitateko ertzain batena joko du, jatorria ikertzen lagun diezaion.
   Tres Mentiras lanean, Nafarroako Ana Murugarren zinegileak frankismoko gertaera ilunena eta oraindik ezkutuan dagoena sakonduko du: haurren lapurreta eta salmenta, oraindik konpontzeko dagoen misterioa, erantzulerik gabea. Espainian amei lapurtutako haurtxoen inguruan Espainiako zineman egindako lehen pelikula da.
 Martzillako Ana Murugarren erreferentziazko muntatzailea da Enrique Urbizu, Alex de la Iglesia eta Pablo Berger bezalako Espainiako zinemako zuzendari handientzat. Lan honen bidez, fikziozko film luzean estreinatuko da pantaila handirako. Javier Kraheren Esta no es la vida privada dokumental luzea zuzendu zuen aurretik, telebistan arrakasta izatearekin batera La Dama Guerrera edo El precio de la libertad lanei esker.
   Tres mentiras filmak pelikula onenaren saria eskuratu zuen Tuterako Opera Prima Zinemaren azken jaialdian.
   
   Ana Murugarren zuzendariak filma aurkeztu eta ikusleekin solasaldia egingo du.
Espainia, 2014
 
Zuzendaritza: Ana Murugarren
Gidoia: Luis Marías
Argazkia: Gaizka Brougeaud (C)
Musika: Javier López de Guereña.
Produktorea: Joaquín Trincado
Antzezleak: Nora Navas, Mikel Losada, Lander Otaola, Xavi Boada, Carmen San Esteban, Azucena Trincado, Marta Castellote, Olatz Ganboa.
 
Hizkuntza: JB gazteleraz.
Iraupena: 98 min.

Sarrera: 1 euro

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 16a, osteguna, 18:30
Navarra Tierra de Cine (I)

Apirilaren 16a, osteguna, 20:30
Navarra Tierra de Cine (II)

Apirilaren 30a, osteguna, 20:00etan.
Encuentros Arte Joven

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información