Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Lurra

Apirilaren 1a, asteazkena
20:00

Lurra
Nekazarien komunitate baten altxamenduaren berri kontatzen du, kulák lur-jabe handiek egindako desjabetze areriotsuaren eraginez gertatze dena. Dovzhenko-ren "Ukrainaren Trilogiaren" hirugarren atala da (Zvenigorá eta Arsenal-ekin batera).
Agintari sobietarrek filma goraipatu eta, aldi berean, barregarri utzi zuten, nahiko anbiguoa den mezu politikoa ematen zuelako. Eragin sobietarra garbia da, bereziki, “lurra” eta baserritarren arteko hurbiltasunean, baina ez da zehaztasunez adierazten sinboloak zergatik edo nola funtzionatzen duen. Hain zuzen, filmak beste hainbat gai ere jorratzen ditu, ala nola, heriotza, hondamendia eta pobrezia.
   Lurra Dovzhenko-ren filmik onenetarikotzat hartu ohi da eta, sarritan, S. M. Einsestein-en Potemkin korazatua (1925) filmarekin batera aro sobietarreko filmik garrantzitsuenetarikoen artean aipatu ohi da. Time Out aldizkarian, 1995ean, mendeko 100 film onenen artean 88. lekuan egon zen. Halaber, 1958ko Bruselako Expo-n, zinemako 117 historiagilez osaturiko taldeak garai guztietako hamar film onenen artean bozkatu zuten eta zinema-kritikarien nazioarteko Sinposiumak garai guztietako hamar filmik onenen artean izendatu zuten.
Lumière lantegiko langileen irteera
(Sortie des usines Lumière, Frantzia, 1895)
 
Zuzendaritza : Auguste eta Louis Lumière
 
Iraupena: 1 min.
 
Lurra
(Zemlya, SESB, 1930)
 
Zuzendaritza, gidoia eta muntaia: Aleksandr Dovzhenko
Argazkiak : Danilo Demutsky (ByN)
Interpretatzaileak: Stepán Shukrat, Semyon Svashenko, Yuliya Sólntseva, Yelena Maksimova, Nikoláy Nademsky.
 
Hizkuntza: Bertsio ofiziala errusieraz, gaztelaniazko azpitituluekin
Iraupena: 76 min.
 
Film mutua piano-musikaren zuzeneko akonpainamenduarekin, Josetxo Fernández de Ortegaren eskutik.

Sarrera: 3 euros

Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 8a, asteazkena, 20:00
Surcos

Apirilaren 15a, asteazkena, 20:00
Lurraren gatza

Apirilaren 22a, asteazkena, 20:00etan.
Sábado noche, domingo mañana

Apirilaren 29a, asteazkena, 20:00
La clase obrera va al paraiso

Maiatzaren 8a, ostirala, 19:30 h.
Promes handiaren lurraldea

Maiatzaren 15a, ostirala, 19:30
Novecento (I)

Maiatzaren 22a, ostirala, 19:30
Novecento (II)

Maiatzaren 29a, ostirala, 20:00 h.
Pospoloen lantegiko neska

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.