Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Inoiz ez igandean

Martxoaren 6a, ostirala
20:00

    El Pireo-ko portuan, Atenasen, Ilya (Melina Mercouri) bizi da, emagaldu independente eta ezaguna, izpiritu libre eta eskuzabalekoa; pentsa zein neurritaraino, igandetan bere bezeroak bere etxera gonbidatzen dituela janaria, edaria eta musika doan eskainiz. Bien bitartean, gazte intelektual estatubatuar bat, Homer Thrace (Jules Dassin), portura iristen da bisitan, Platonen eta Aristotelesen Greziaren gainbeheraren arrazoien bila. Ilya eta haren bizimodua ezagutzen dituenean, bera dela gainbehera haren sinbolo bizia ondorioztatzen du eta heziketaren bidez hura “salbatzeko” kanpaina txiki bati ekiten dio, prostituzioa utzi eta bizitza hobe bat bilatzeko aukera izan dezan.
     Benetan bitxia da bikote protagonistaren artean, Jules Dassin (sorgin ehiza estatubatuarretik ihesi Grezian lehorreratu zena) eta Melina Mercouri (aktoresa, abeslaria eta politikaria, Graziako Kulturako ministro izatera iritsi zena), kimika ikaragarria nola sortu zen frogatzea; izan ere, film hau egin eta sei urtera biak elkarrekin ezkondu ziren eta laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdera emakumea minbiziaren ondorioz hil zen arte elkarrekin jarraitu zuten. Bederatzi filmetan egin zuten lan elkarrekin eta film horien artean osperik handiena eman ziena Inoiz ez igandean izan zen. Aktoresa greziarrak bere interpretazioagatik hainbat sari lortu zituen (Cannes-eko zinema jaialdian, esaterako) eta, baita, El Pireo-ko haurrak abestiaren abeslari gisa ere; horri esker Oscar saria lortu zuen.
Never on Sunday, Grezia-AEB, 1960
 
Zuzendaritza eta gidoia : Jules Dassin
Argazkiak : Jacques Natteau (ByN)
Musika: Manos Hatzidakis.
Interpretatzaileak : Melina Mercouri, Jules Dassin, Giorgos Foundas, Titos Vandis, Mitsos Ligizos, Despo Diamantidou, Dimos Starenios, Dimitris Papamichael. 
 
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez eta grezieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena: 91 min.

Sarrera: 3 euros

Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 13a, ostirala, 20:00
Zorba greziarra

Martxoaren 20a, ostirala, 20:00
Paisaia lainotan

Martxoaren 27a, ostirala, 20:00
Betortza

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.