Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Budapest Hotel Handia

Martxoaren 25a, asteazkena
20:00

 Budapest Hotel Handiak gerra arteko garaian Europako hotel ospetsu bateko harreragile famatu baten istorioa eta bere konfiantzazko babestua izatera iristen den langile gazte batekin eraikitako adiskidetasunaren berri kontatzen du. Argumentuak neurrigabeko balioa duen koadro errenazentista baten lapurreta eta berreskuratzea, dirutza familiar handi bat eskuratzeko borroka eta XX. mendearen lehenengo erdian Europa osoa eraldatu zuten agitazio motelak –eta gero berehalakoak– barnebiltzen ditu.
    Wes Anderson-ek horren desberdinak ziren aurreko filmetan, besteak beste, Life Acuatic (2004), Fox jaun itzela (2009) edo Moonrise Kingdom (2012), gozarazi zigun originaltasunak bere goren maila film honetan lortzen du, batez ere asko zaindutako ikusi-alderdian oinarritutako narratiba planteatuz. Makillaje, attrezzo, agertokiaren xehetasun bakoitzak, soinu-onomatopeiek edota kontaketa berarenak beste narrazio-aukera bat eskaintzen du edozein generoren arauetatik urruntzeko. Komedia eta dramaren artean, Anderson-ek pertsonaia harrigarriz betetako opereta-istorio batean bikote protagonista igarotzen den ezinezko agertokietan barrena iragazten gaitu.
   Izenburu honekin ixten dugu Filmotekaren 2014-15 denboraldiko Ezinbesteko Zinemaren zikloa.
The Grand Budapest Hotel, AEB-Alemania-BH, 2014
 
Zuzendaritza eta gidoia : Wes Anderson
Argazkiak : Robert D. Yeoman (C- B/N)
Musika: Alexandre Desplat.
Interpretatzaileak : Ralph Fiennes, F. Murray Abraham, Mathieu Amalric, Adrien Brody, Willem Dafoe, Jeff Goldblum, Harvey Keitel, Jude Law, Bill Murray, Edward Norton, Saorise Ronan, Tilda Swinton, Léa Seydoux. 
 
Hizkuntza: Bertsio ofiziala ingelesez eta frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena: 100 min.

Sarrera: 3 euros

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 12a, asteazkena, 19:15 h.
Haizeak eramana

Abenduaren 17a, asteazkena, 20.00 h.
12 hombres sin piedad

Otsailaren 4a, asteazkena, 20:00
Nosotros no envejeceremos juntos

Otsailaren 11, asteazkena, 20:00
El manantial de las colinas

Otsailaren 18a, asteazkena, 20:00
La venganza de Manon

Otsailaren 25a, asteazkena, 20:00
Cinema Paradiso

Martxoaren 4a, asteazkena, 20:00
Qiu Ju emakume txinatar bat

Martxoaren 11, asteazkena, 20:00
Jaikoaren hiria

Martxoaren 18a, asteazkena, 20:00
Mary & Max