Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Mary & Max

Martxoaren 18a, asteazkena
20:00

    Mary & Max filmak berrogei urtetik gorako New Yorkeko judutar gizen baten eta Melbourneko behe-auzo batean bizi den zortzi urteko neskato australiar baten arteko gutun bidezko adiskidetasun luzearen berri kontatzen du.
    Behin eta berriz saritutako animazioko filma, Harvie Krumpet (2003) bere film laburrari esker Oscarra lortu zuen zuzendariarena, non, jada, panpina animatuak tratatzeko zuen modu berezia adierazten zuen. Mary & Max, Espainian film ezezaguna, bere lehenengo film luzea da eta narrazio-teknika eta emozionala menperatzen dituela agerian uzten du. Hain zuzen, azken hori da lehenengo planoan agertzen dena, itxuraz hutsala den istoriotxoan harrapatzeko, baina bizitza-planteamendu multzo interesgarria ezkutatzen duena, haiek umorez eta maitasunez agertuz. Banaketa urria izan badu ere, askorentzako animazioaren generoko (“plastilina” o “stop motion” atala) maisulana da, istorioak horrela kontatzearen zale direnentzako, inolako zalantzarik gabe, ezinbestekoa, eta, baita, oro har, zinemazaleentzako ere. Horregatik berreskuratzen dugu azken urteetako ezinbesteko zinemaren irudi izateko.
Australia, 2009
 
Zuzendaritza eta gidoia : Adam Elliot
Argazkiak : Gerald Thomson (C)
Musika: Dale Cornelius.
Animazioko filma Toni Collette (Mary), Philip Seymour Hoffman (Max), Eric Bana-ren (Narratzailea) ahotsetan. 
 
Hizkuntza: Bertsio ofiziala ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena:  92 min.

Sarrera: 3 euros

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 12a, asteazkena, 19:15 h.
Haizeak eramana

Abenduaren 17a, asteazkena, 20.00 h.
12 hombres sin piedad

Otsailaren 4a, asteazkena, 20:00
Nosotros no envejeceremos juntos

Otsailaren 11, asteazkena, 20:00
El manantial de las colinas

Otsailaren 18a, asteazkena, 20:00
La venganza de Manon

Otsailaren 25a, asteazkena, 20:00
Cinema Paradiso

Martxoaren 4a, asteazkena, 20:00
Qiu Ju emakume txinatar bat

Martxoaren 11, asteazkena, 20:00
Jaikoaren hiria

Martxoaren 25a, asteazkena, 20:00
Budapest Hotel Handia