Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Cinema Paradiso

Otsailaren 25a, asteazkena
20:00

   Cinema Paradiso zinemarekiko maitasun-historia da. Italiako herri txiki bateko haur baten historia kontatzen du. Han, denbora-pasa bakarra zinemara joatea da. Mugimenduan dauden irudiekin txundituta, Salvatorek itsu-itsuan uste du zinema magia dela; baina, egun batean, Alfredok, operadoreak, pelikularen atzean gordetzen diren misterioak eta sekretuak erakutsiko dizkio txikiari. Salvador hazten ari da, eta herri utzi eta bizimodu bila abiatzeko unea iritsi da. Hogeita hamar urte beranduago mezu bat jasoko du, etxera itzuli behar duela jakinarazteko.
     Giuseppe Tornatorek, historiaren sortzaileak, film honen bitartez aparteko omenaldia egin zion erakusketa zinematografikoaren munduari, bizitza pelikulak ematen igaro zutenei eta urte askotan milioika ikusle liluratu zituzten irudi zoragarriak eta magnetikoak pantailan birsortzen aritu zirenei. Landa-eremuko zinema paradigma gisa hartuta, beste batzuen bizitza bizi dutenen bizitza kontatzen digu, beste mundu batzuk badirela erakusten ahalegindu zirenena, baina hemen daude.
    Ezinbesteko filmen artean ezinbestekoena. Mundu osoan zehar jaso zituen sariak, atzerriko film onenaren Oskarra barne.
Nuovo Cinema Paradiso, Italia, 1988
 
Zuzendaritza: Giuseppe Tornatore
Gidoia: Giuseppe Tornatore, Vanna Paoli
Argazkia: Blasco Giurato (C)
Musika: Ennio Morricone
Antzezleak: Philippe Noiret, Jacques Perrin, Salvatore Cascio, Agnese Nano, Brigitte Fosey, Marco Leonardi, Antonella Attiu, Enzo Cannavale, Isa Danieli, Leo Gullota.  
 
Hizkuntza: JB italieraz gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 123 min.

Sarrera: 3 euros

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 12a, asteazkena, 19:15 h.
Haizeak eramana

Abenduaren 17a, asteazkena, 20.00 h.
12 hombres sin piedad

Otsailaren 4a, asteazkena, 20:00
Nosotros no envejeceremos juntos

Otsailaren 11, asteazkena, 20:00
El manantial de las colinas

Otsailaren 18a, asteazkena, 20:00
La venganza de Manon

Martxoaren 4a, asteazkena, 20:00
Qiu Ju emakume txinatar bat

Martxoaren 11, asteazkena, 20:00
Jaikoaren hiria

Martxoaren 18a, asteazkena, 20:00
Mary & Max

Martxoaren 25a, asteazkena, 20:00
Budapest Hotel Handia