Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El manantial de las colinas

Otsailaren 11, asteazkena
20:00

   Frantziako landa-herri batean, Le Papet izeneko lur-jabe diruzaleak eta Ugolin haren ilobak azpilana egiten dute haien alboko jabetzan edateko ura ematen duen iturri bakarra blokeatzeko. Jabea hil eta gero, oinordeko berriak jabetza prezio baxuan saldu behar izatea espero dute (ikusita balio gutxi izango duela, iturria zigilatu baitute, bazegoenik inork ez jakiteko). Oinordekoa konkorduna da, eta hirian zergak biltzen aritzen da, emaztea eta alaba ditu. Urik ez egon arren, bertan bizitzen jarri, lurra landu eta animaliak hazi nahi ditu.
     Diptikoaren lehen zatia da (hurrengo astean bigarren zatia ikusiko da Filmotekan). Claude Berri zuzendari frantsesak 1986an eskaini zuen Marcel Pagnol idazle herritar eta baita ere zinemagilearen nobelak egokitzeko: Jean de Florette eta Manon des Sources, L'Eau des Colines saga literarioa osatzen zutenak.
   Frantzia nekazariaren freskoa, Munduko I. Gerra amaitu eta gero. Adimen eta naturalismoarekin kontatua. Landa eta hiri munduaren arteko talka izango da, baina bietako biztanleen izaerak kontuan hartuta. Zinemagileak primerako aktoreak hautatzen eta zuzentzen asmatu du, filma honetan duten onena eman baitute.
      Oskarrerako hautagaia Frantziatik, 4 BAFTA sari (pelikula, gidoia, argazkiak eta aktorea -Daniel Auteuil-) eta nazioarteko beste sari batzuk irabazi zituen.
Jean de Florette, Frantzia-Suitza-Italia, 1986)
 
Zuzendaritza: Claude Berri
Gidoia: Claude Berri, Gérard Brach
Argazkia: Bruno Nuytten (C)
Musika:  Jean-Claude Petit
Antzezleak: Yves Montand, Gérard Depardieu, Daniel Auteuil, Elisabeth Depardieu, Margarita Lozano, Ernestine Mazurowna, Armand Meffre.
 
Hizkuntza: JB frantsesez gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 120 min.

Sarrera: 3 euros

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 12a, asteazkena, 19:15 h.
Haizeak eramana

Abenduaren 17a, asteazkena, 20.00 h.
12 hombres sin piedad

Otsailaren 4a, asteazkena, 20:00
Nosotros no envejeceremos juntos

Otsailaren 18a, asteazkena, 20:00
La venganza de Manon

Otsailaren 25a, asteazkena, 20:00
Cinema Paradiso

Martxoaren 4a, asteazkena, 20:00
Qiu Ju emakume txinatar bat

Martxoaren 11, asteazkena, 20:00
Jaikoaren hiria

Martxoaren 18a, asteazkena, 20:00
Mary & Max

Martxoaren 25a, asteazkena, 20:00
Budapest Hotel Handia