Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Don Quijote de Orson Welles

Otsailaren 27a, ostirala
20.00 h.

    Orson Wellesen Don Quijote lanean bere eran berreraiki ditu Cervantesen obrako pasarte ospetsuenetariko batzuk, Quijotek Sanchori Dulcineari gutun bat emateko agintzen dion arte. Itzultzerakoan, Sanchok ez du nagusia aurkitzen, eta, telebistan Orson Welles delako bat Quijoteri buruzko zerbait filmatzen ari dela ikusi ondoren, haren bila abiatuko da Iruñera Sanferminetan, Sanchok uste baitu zuzendariak zerbait jakin dezakeela.
    Wellesek Espainiaren inguruan duen ikuspegi berezia birsortu du Don Quijote eta Sanchoren begien bitartez. Espainian zehar ibilaraziko ditu, Sanferminetan, mairu eta kristauen jaietan, Aste Santuan, e.a. Welles pelikula amaitu aurretik hil zen. Jesus Franco laguna muntatzeaz arduratu zen, Welles berak idatzita utzitako adierazpenen arabera, gidoiari zenbait ukitu emateaz gain (Javier Minarekin batera). Aurrez, mundu erdian barreiatuta zeuden materialak bilatzeaz arduratu zen, eta azken muntatze-lanerako bildu zituen. Wellesek arazoak izan zituen filma finantzatzeko, eta horren ondorioak pelikularen kalitate formalean antzeman daitezke: filmatzeko material ugari (filmatzeko hainbat euskarri), hutsune teknikoak (argi eskasa hartualdi batzuetan) eta filmatze-lana etenda egondako urte asko. Hala eta guztiz ere, haren pelikula desiratu eta pertsonalenetariko bat da.
  “Orson Welles nagusia” zikloa ixteko, gehien maite eta bisitatu dituen hirietariko bati (Iruñea) hainbat minutu eskainitako filma ikus ahal izango dugu. 
Espainia-Italia-AEB, 1965-1992
 
Zuzendaritza: Orson Welles
Gidoia: Orson Welles, Jesús Franco, Javier Mina
Argazkia: Juan Manuel de la Chica, Jack Draper, José García Galisteo, Manuel Mateos, Ricardo Navarrete, Edmond Richard, Giorgio Tonti (ByN)
Musika: Daniel J. White (ByN)
Antzezleak: Francisco Reiguera, Akim Tamirofff, Orson Welles, Paola Mori, Beatrice Welles, Oja Kodar.
 
Hizkuntza: JB ingelesez gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 114 min.

Sarrera: 3 euros

Volver
Abono Salmenta