Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

El acorazado Potemkin

Urtarrilaren 15a, osteguna, 20:00etan.

 1905ean jazotako benetako gertaeretan oinarrituta dago. Príncipe Potemkin de Táurida korazatuko tripulazioa ofizialen tratamendu iraingarri eta bidegabeaz nekatzen da. Egoera leherrarazten duena ofizialek marinelei jateko ematen dieten haragi usteldua da. Matxinada horrekin, olde iraultzailea hasten da Odesatik eta Errusia osotik.
   Zalantzarik gabe, film hau ezinbestekoa da zinemazale guztien zerrendetan. Sobietar Batasuneko Gobernuak Serguei M. Einsestein zinemagileari egindako enkargua izan zen, 1905eko iraultza boltxebikearen XX. urteurrena ospatzeko. Matxinada ospetsu bat hautatu zen, langileek oligarkia zapaltzailearen aurka egindako matxinadaren paradigma izateko. Zinemaren historiako filmik onenetakoa dela esaten dute, eta xede horrekin egindako zerrendaren buru agertzen da behin baino gehiagotan. Sekuentzia oso ospetsuak ditu, eta beste zinemagile batzuek imitatu egin zuten.

     Filmotekan aurkezten dugun saioak izaera oso berezia izango du, saio honetarako prestatu duten eta egun honetan estreinatuko den musika-konposizio originalak lagunduta ikusiko baitugu

Bronenosets Potemkin, URSS, 1925
 
Zuzendaritza: Serguei. M. Einsestein
Gidoia: Nina Agadzhanova
Argazkia: Eduard Tisse, Vladimir Popov (ByN)
Montaje. Serguei M. Einsestein, Grigori Alexandrov.
Antzezleak:  Aleksander Antonov, Vladimnir Barsky, Grigori Aleksandrov, Ivan Bobrov, Mikhail Gomorov, Aleksander Levshin, Konstantin Feldman.
 
Hizkuntza: J. B. errusieraz gaztelerazko azpitiuluekin
Iraupena: 71 min.
 
Musika-akonpainamendua zuzenean Amsia eta Pamplona Brass Quarteten eskutik.

Sarrera: 3 euros

10 emanaldirako abonoa: 20 euros

Volver
Abono Salmenta
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información