Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Las locas aventuras de Rabbi Jacob

Abenduaren 31, asteazkena
ZINEMA GUZTIONTZAT - 11.30 h.

        Brooklynen, Jacob errabino ezaguna eta Samuel idazkari rabbia aireporturantz doaz Parisera joateko, Davil ilobaren Bar Mitzvah ospatzeko. Aldi berean, Frantzian, Víctor Pivert enpresaburua (Louis de Funes), ideia tradizionalekoa, Antoniette alabaren eta jeneral baten semearen arteko ezkontzarantz doa. Salomón gidariarekin doa. Salomón judua da, baina Víctorrek ez daki. Horren berri duenean, arazo handi bat eragiten dio, eta arreta galduta, Salomónek istripua du. Hor hasten dira Piverten arazoak, gidariak ez baitu lanik egin nahi, Sabbataren hasiera da eta. Víctor laguntza bila doa eta txikle fabrika bat aurkitzen du. Bertan, arabiar batzuk disidente politiko bati galdeketa egiten ari dira. Horren ostean jazarpen barregarria hasten da hurrengo egunera arte, eta orduan ere beste gertaera komiko batzuk daude.
        Louis de Funes 1960ko eta 1970eko hamarkadetako zinema frantsesaren izar handietako bat izan zen. Estreinaldi bakoitzak arrakasta lortzen zuen. Pelikula serieen protagonista izan zen, hala nola Fantomas eta Gendarme. Las aventuras de Rabbi Jacob karteldegian izandako arrakastarik handienetakoa izan zen, eta Urrezko Globorako izendatu zuten, atzerriko filmik onenaren kategorian.
     Proiekzio honen bidez, Frantziako aktorearen jaiotzaren 100. urteurrena ospatzen dugu. Aktoreak espainiar arbasoak zituen (gurasoak Sevillakoak eta Coruñakoak ziren, hurrenez hurren), eta ziurrenik, nafarrak (aitaren abizena Funes de Galarza zen).
Les aventures de Rabbi Jacob, Frantzia, 1973
 
Zuzendaria : Gérard Oury
Gidoia : Gérard Oury, Danielle Thompson, Roberto De Leonidas
Argazkia : Henri Decae (C)
Músika : Vladimir Cosma
Antzezleak: Louis de Funes, Suzy Delair, Marcel Dalio, Claude Giraud, Claude Piéplu, Renzo Montagnani, Miou Miou, Janet Brandt, Xavier Gélin, Henri Guybet.
 
Hizkuntza: gaztelaniaz
Iraupena: 100 min.

14 urte arte: 1 euro

14 urtetik aurrera: 3 euros

Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 29a, astelehena, 11:30etan.
Peter Pan

Abenduaren 30a, asteartea, 11.30 h
Simbad y la princesa

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.