Sir James Matthew Barriek liburu eta antzezlan ugari idatzi zituen, baina guztiek Peter Pan o el muchacho que nunca creció lana dela-eta ezagutzen dute. Lana Londreseko agertokietan estreinatu zuten 1904ko abenduaren 26an, eta arrakasta lortu zuen berehala. Barriek lana Gabonetako pantomimarako idatzi zuen. Pantomima entretenimendu tradizional ingelesa da, maitagarrien ipuina, entzuleak harritzeko diseinatutako efektu bereziekin. Pertsonaien artean, maitagarriak eta beste izaki mitiko batzuk agertzen dira, eta pertsonaia nagusia, normalean, neskato batek interpretatutako mutikoa izan zen.
Bertsio mutu hau, Barrieren lanei buruzko lehenengo film luzea, oso atsegina da trukaje oinarrizko baina eraginkorrengatik, hala nola neska-mutilen hegaldiak, Peter Panen itzal galdua eta txakur azkarra (Nana), egiatan, aktore mozorrotua zena.
Zoragarria eta harrigarria ikusle guztientzat, haurrak eta adinekoak barne hartuta. Zuzenean interpretatutako musika-akonpainamenduarekin ikusi ahal izango dugu.