Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Haizeak eramana

Azaroaren 12a, asteazkena
19:15 h.

   Georgia, 1861. Scarlett O'Hara (Vivien Leigh) Estatu Batuetako hegoaldean bizi da, Tara izeneko etxe dotorean; eskualdeko emakume eder, apetatsu eta berekoiena da. Ashleyrekin (Leslie Howard) dago maiteminduta, baina hura lehengusinari, Melanie (Olivia de Havilland) ezti eta bihozberari, eman dio ezkon-hitza. Sezesio-gerra (1861-1865) piztu aurreko azken festan, Scarlettek Rhett Butler (Clark Gable) ezagutuko du. Butler gizon ziniko eta ziratsa da, bizizale hantuste eta abenturazalea, bere buruan baino pentsatzen ez duen horietakoa, eta ez dauka gatazkan parte hartzeko asmorik. Aberastea eta Scarlett ederraren bihotza bereganatzea da haren helburu bakarra.
      Haizeak eramana bost zuzendari desberdinek filmatu zuten: B. Reeves Eason, Sam Wood, George Cukor, W. C. Menzies eta Victor Flemingek, hain zuzen ere. Hori, bigarren mailako unitateko zuzendariekin grabatutako eszenak kontuan hartu gabe; eta era horretako eszena asko egin zituzten, filmazioan izandako gorabeheren ondorioz. Diote filma George Cukorrek zuzendu behar zuela (Vivien Leigh hartzearen alde agertu zen), baina, zurrumurruen arabera, Clark Gablek ordezkatzea eskatu zuela, Cukorrek (homosexuala zen) Gablen iraganeko hainbat xehetasun zekizkielako eta ez zelako eroso sentitzen harekin lanean. Diote, baita ere, Vivien oscarra jaso ondoren bainugelan negarrez aritu zela, momentu hori George Cukorrekin ezin konpartitzeak tristatuta.
      Errekorren filma da: ikusle gehien izan zituena, 10 oscar irabazi zituena, gehien iraun zuena... Funtsean, bizitzan gutxienez behin ikusteko pelikula bat da. Oraingoa abagune egokia da, estreinatu zela 75 urte bete direlako eta ederra izaten jarraitzen duelako.
Gone With the Wind, AEB, 1939
 
Zuzendari: Victor Fleming
Gidoia: Sidney Howard (M. Mitchellen eleberria oinarri hartuta).
Argazkia: Ernest Haller, Lee Garmes (C)
Músika: Max Steiner
Antzezleak: Clark Gable, Vivien Leigh, Leslie Howard, Thomas Mitchell, Olivia de Havilland, Barbara O’Neill, Evelyn Keyes, Ann Rutherford, George Reeves, Hattie McDaniel, Victor Jory, Ward Bond, Jane Darwell, Harry Davenport.
 
Hizkuntza: J.B. ingelesez , gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 230 min.

Sarrera: 3 euros

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 17a, asteazkena, 20.00 h.
12 hombres sin piedad

Otsailaren 4a, asteazkena, 20:00
Nosotros no envejeceremos juntos

Otsailaren 11, asteazkena, 20:00
El manantial de las colinas

Otsailaren 18a, asteazkena, 20:00
La venganza de Manon

Otsailaren 25a, asteazkena, 20:00
Cinema Paradiso

Martxoaren 4a, asteazkena, 20:00
Qiu Ju emakume txinatar bat

Martxoaren 11, asteazkena, 20:00
Jaikoaren hiria

Martxoaren 18a, asteazkena, 20:00
Mary & Max

Martxoaren 25a, asteazkena, 20:00
Budapest Hotel Handia