Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

En tierra de hombres

Urriaren 23a, osteguna, 20:00etan.

RRHH

Giza Baliabideetako langile batek lan-elkarrizketa bat egin behar du. Baliteke beretzat errutinazko lana dena oraingoan desberdina izatea.
 
 
En tierra de hombres

Josey Aimes bi haurren ama ezkongabea da. Duela gutxi banandu da, eta nora joan ez daukanez, haurtzaroko etxera itzultzen da, Minnesota iparraldera. Gurasoek, Sissy Spacek (Oscar saria irabazi zuen) eta Richard Jenkinsek, sentimendu desberdinekin hartuko dute. Tradizionalak dira, eta komunitate txikiaren izen ona zaindu nahi dutenez, senarrarekin itzultzea gomendatzen diote, bakarrik bizi beharrean. Bizitza berria albait arinen hasi nahi duenez, Joseyk lana bilatzen du eta aukerak oso mugatuak direla ohartzen da. Azkenean lana meateagian aurkitzen du, hasieran aukera hori planteatu ere egiten ez duen arren. Fabrika zikina eta hezea da, eta arriskutsua izan daiteke, airea kedarrez beteta baitago. Baina hori ez da okerrena. Plantilla batez ere gizonezkoek osatzen dute, eta jarrera zakarrak dituzte bertan lanean hasten diren emakumeekin.
 
   Film honek aitorpen ugari izan ditu zinema jaialdi askotan, eta hainbat sari eskuratu ditu Chicagon, Hollywooden eta Las Vegasen, hurrenez hurren: filmik onena, emakumezko aktorerik onena eta bigarren mailako emakumezko aktorerik onena (Frances MacDormand). Benetako kasu bat oinarri hartuta, mundu garaikidean lan batzuetan emakumeek izaten dituzten egoera nahasiak erakusteko lanik esanguratsuenetako bat da.
Recursos humanos (España, 2012)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Joan Álvarez Lladós
Argazkia: Iván Guarnizo (C)
Músika : Disount Fireworks
Antzezleak: Xavier Pàmies, Rocío Manzano, David Arribas, Ivana Miño
 
Hizkuntza: J. B. gaztelaniaz.
Iraupena: 3 min.
 
 
En tierra de hombres (North Country, 2005)
 
Zuzendaritza: Niki Caro
Gidoia Michael Seitzman, Clara Bingham, Laura Leedy
Argazkia: Chris Menges (C)
Músika : Gustavo Santaolalla
Antzezleak: Charlize Theron, Thomas curtis, Elle Peterson, Frances McDormand, Sean Bean, Woody harrelson, Jeremy Renner, Sissy Spacek.
 
Hizkuntza:  J. B. ingelesez gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 125 min.

Sarrera doakoa da

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 16a, osteguna, 20:00etan.
El apartamento

Urriaren 30a, osteguna, 20:00etan.
Bienvenidos al norte