Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Solo Sunny

Urriaren 24a, ostirala, 20:00etan.

Ingrid orain Sunny deitzen da. Lehen fabrika bateko langilea zen, eta orain hala-holako musika talde bateko abeslaria da. Lehen ez zen zoriontsua, eta orain ere ez. Gorabehera profesional eta pertsonal asko izan arren, Sunny itxaropena ez galtzen ahalegintzen da. Film honetan, Alemaniako Errepublika Demokratikoko gazte askoren identitate bilaketari, askatasun gehiago aldarrikatzeari eta gizarte eta arte matxinada bizitzeko modu alternatiboen bilaketari buruz hitz egiten da.
 
     Filmak sariak jaso zituen 1980ko Berlinalen, Mendebaldeko Berlingo zinema jaialdian (FIPRESCI saria eta emakumezko aktorerik onena Renate Krössner-entzat). Konrad Wolfen azken filma da. Potsdam-Babelsberg-eko Zinema eta Telebistaren Goi Mailako Eskolak, 1985etik, zuzendari horren izena du.
Solo Sunny
(RDA, 1980)
 
Zuzendaritza: Konrad Wolf, Wolfgang Kohlhaase.
Gidoia : Wolfgang Kohlhaase, Dieter Wolf
Argazkia: Eberhard Geick (C)
Músika: Günther Fischer
Antzezleak: Renate Krössner, Alexander Lang, Dieter Montag, Heide Kipp, Klaus Brasch, Hansjürgen Hürrig, Harald Warmbrunn, Olaf Mierau.
 
Hizkuntza: J.B. alemanaz gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 100 min.

Sarrera: 3 euros

10 emanaldirako abonoa: 20 euros

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 3a, ostirala, 20:00etan.
Die Mörder sind unter uns

Urriaren 10a, ostirala, 20:00etan.
Spur der Steine

Urriaren 15a, asteazkena, 20:00etan.
Bis dass der Tod euch scheidet