40ko hamarkada. Vito Corleone (Marlon Brando) New Yorkeko mafiaren bost familietako baten burua da. Lau seme-alaba ditu: neska bat, Connie (Talia Shire), eta hiru mutil, Sonny oldarkorra (James Caan), Freddie koldarra (John Cazale) eta Michael (Al Pacino), aitaren negozioei buruz ezer jakin gura ez duena. Corleonek, betiere Tom Hagen (Robert Duvall) aholkulariak aholkatuta, drogen negozioan parte hartzeari uko egiten dionean, beste banda baten buruak hura hiltzea agintzen du. Une horretan, mafiako familien artean gerra bortitz eta odoltsua hasten da.
El padrino eta El padrino 2 diptikoa askoren ustez zinemaren historiako filmik onena da. Lehen zatiak, besteak beste, 3 Oscar sari lortu zituen (filma, aktorea: Marlon Brando, eta gidoi egokitua) eta urrezko 5 Globo. Horrek oso goian utzi zuen bigarren zatirako maila, baina dakigunez, bigarren zatia are handiagoa izan zen.
2. zatiaren estreinaldiaren 40. urteurrena aprobetxatuz, gure salan film bikain hau gogoraraziko dugu, azken zaharberritzea proiektatuta.
The Godfather, EEUU, 1972
Zuzendaritza: Francis Ford Coppola
Gidoia: F. F. Coppola, Mario Puzo
Argazkia: Gordon Willis (C)
Músika: Nino Rota.
Antzezleak: Marlon Brando, Al Pacino, Robert Duvall, James Caan, Diane Keaton, John Cazale, Talia Shire, Sterling Hayden, Richard Conte, Richard Castellano, Gianni Russo, Rudy Bond.
Uso de cookies: Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información