1986: bost lagun Franco porrot eginda utzi zuen poker partida hartatik hamazortzi urte igaro ondoren elkartzen dira. Francok zulotik ateratzea lortu zuen, eta hogeita hamar areto zinematografikoren jabea da. Gabon hartan burua makurtuta utzi zuen Santelia abokatuarengandik mendekua hartu nahi du.
Joera psikologikoa duen filma, western ukituekin. Zinema italiarraren sariak lortzeko hautagaia (David di Donatello) izan zen bi ataletan: Pupi Avati zuzendaria eta Riz Ortolani, 78 urterekin film honetako partitura konposatu zuen musikaria.