Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

El general de la Rovere

Ekainaren 13a, ostirala
20.00

Aliatuak, 1943an, Italia hegoaldera heldu dira, baina iparraldea faxisten mende dago, alemaniar okupazioa dela eta. Genovan, naziek Bertone atxilotu dute, antzerkirako dohain handiak dituen iruzurgile bat, eta faxismoaren kontrako militar baten itxurak egitera behartu dute; militar hori della Rovere jenerala da. Bertoneren zeregina Erresistentziako buruak identifikatzea besterik ez da, baina papera oso serio hartuko du.
 
Pelikula Indro Montanelli kazetariaren kontakizun batean dago oinarritua. Montanellik Giovani Bertone, della Rovere jenerala, ezagutu zuen Milango espetxe batean; biak naziek atxikita zeuden. Handik ateratakoan, Montanellik Bertoneren istorioa idatzi zuen. Alemaniak Italia okupatu aurreko hilabeteetan gertatutakoa kontatu zuen; elkarrekin bizitzea zaila zen, alemanen alde edo aurka agertzea hil ala biziko kontua baitzen. Dilema moral horiek maisuki daude azalduta bai eleberrian bai Rosselliniren pelikulan; gainera, De Sicak antzezpen zoragarria egin zuen. 
 
Pelikulak urrezko lehoia jaso zuen Venezian eta Oscar sarietarako hautagai izan zen; gainera, New Yorkeko kritikariek atzerriko ekoizpen onenaren saria eman zioten.
Il general della Rovere, Italia, 1959
 
Zuzendaritza: Roberto Rossellini
Gidoi: Sergio Amidei, Diego Fabri, Indro Montanelli (Historia: Indro Montanelli).
Ekoizpena: Zebra Films / Gaumont.
Músika: Renzo Rossellini.
Argazkia: Carlo Carlini.
Antzezleak: Vittorio De Sica, Hannes Messemer, Sandra Milo, Giovanna Ralli, Anne Vernon, Vittorio Caprioli.
 
Hizkuntza: J. B. en italieraz, alemanaz, frantsesez, ingelesez, gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 132 min.

Sarrera 3 euros

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 6a, ostirala, 19.30
El día más largo

Ekainaren 20a, ostirala, 20.00
El gran desfile

Ekainaren 27a, ostirala, 20:00etan.
Senderos de gloria

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información