Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El puente sobre el río Kwai (The Bridge On the River Kwai)

Maiatzaren 2a, ostirala, 19:30etan.

Bigarren mundu gerran (1939-1945), japoniarrek britainiar preso batzuk zubi bat eraikitzera behartzen dituzte.Ofizialek, koronel flematiko bat buru dutela, gerra-presoen eskubideei eta bizi-baldintzei buruzko Genevako Konbentzioa errespetatzen ez duten aginduak betetzeari uko egingo diote.
 
Gerra-zinemako eta zinemaren historiako ekoizpen entzutetsua da.Filmaren izenburua aipatzen denean soldaduek txistukatzen duten abestia etortzen zaigu burura berehala.Abesti horretaz gain, filmak interpretazio, erritmo eta fotografia errepertorio bikaina dauka, zinema-akademien sari ugari jasotakoa: Britainia Handian 4 BAFTA sari, pelikula onenarena eta aktore onenarena (Alec Guiness) barne; Estatu Batuetan 7 Oscar, pelikula, aktore nagusi eta gidoi onenarenak, besteak beste (gidoi onenaren saria polemikoa izan zen); Italian atzerriko pelikula onenaren David di Donatello saria; eta baita beste sari handi batzuk ere, urrezko hiru globo, National Board of Review delakoaren bost sari eta New Yorkeko kritikarien hiru sari, besteak beste. Gauzak horrela, munduko zinemako ezinbesteko pelikula bihurtu zen.
 
Filmean aktore nagusi izan zen Sir Alec Guiness (1914-2000) jaio zela ehun urte bete direla aprobetxatu dugu, sari gehien eman zizkion filmarekin haren lana gogora ekartzeko.
A.E.B./GB, 1957
 
Zuzendaritza: David Lean.
Gidoia: Carl Foreman y Michael Wilson
Ekoizpena: Columbia Pictures, Horizon Pictures.
Musika: Malcolm Arnold.
Argazkia: Jack Hildyard (C).
Antzezleak: Alec Guiness, William Holden, Jack Hawkins, Sessue Hayakawa, James Donald, Geoffrey Horne, André Morell, Peter Williams.
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 160 min.

Prezioa: 3€

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 9a, ostirala, 17:30etan.
El crack