Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El hombre de al lado

Maiatzaren 29a, osteguna, 20:00etan.

Mehelin soil batek bi mundu, bi janzkera, bi jateko modu, bi biziera banatu ditzake.
Alde batean, Le Corbusier-ek Amerikan egin zuen etxebizitza bakarrean, Curutchet etxean, hain zuzen ere, Leonardo bizi da, abangoardiako altzariak diseinatzen dituen gizon fin eta famatua.Eta beste aldean Victor, auto-saltzailea, gizon arrunt, zarpail eta menderatzaile bat.
Victorrek etxean leiho bat egitea erabakitzen du, argi gehiago edukitzeko, eta orduan sortzen da arazoa: elkarren existentziaz jabetzen dira. Victorrek “eguzki pixka bat hartzeko” horma zulatzea erabakitzeak Leonardoren bizimodu eroso eta esnobista zabukatuko du.Leihoak, arkitekto suitzar miretsi eta ukiezinaren diseinua arriskuan jartzeaz gain, Leonardoren familiaren aldean hain desberdina den gizon bat gehiegi hurbilduko litzaieke, arkitektonikoa baino sozialagoa den oztopo bat gaindituko luke.
Etxea eta etxeko espazio eta objektuak maketa baten parte bailiran agertzen dira, neurri handiekin, Leonardok diseinatuko lituzkeen neurriekin, beharbada, pertsonaia horrek etxearen luzapen bat baitirudi, diseinu bat, itxuraren zein eraikitzen duen horren mende bizi den gizon bat.
Pelikulak, funtsean, amaigabea dirudien bizilagunen arteko gatazka bat irudikatzen du. Honako sari hauek jaso ditu: pelikula hispanoamerikar onenaren Goya saria, 2011n, fotografia onenaren saria Sundance jaialdian eta pelikula iberoamerikar onenaren hautagaitza Ariel sarietan (2010).

Argentina, 2009


Zuzendaritza eta gidoia: Mariano Cohn, Gastón Duprat.
Ekoizpena: María Belén de la Torre.
Musika: Sergio Pangaro.
Argazkia: Mariano Cohn, Gastón Duprat (C).
Antzezleak: Rafael Spregelburd, Daniel Aráoz, Eugenia Alonso, Enrique Gagliesi, Inés Budassi, Lorenza Acuña, Eugenio Scopel, Debora Zanolli, Bárbara Hang, Rubén Guzmán.
 
Hizkuntza: J. B. gazteleraz.
Iraupena: 101 min.
Aurkezten du: Mariano González.

Sarrera doakoa izango da (gonbidapenak eskatu behar dira leihatilan) eta aretoa bete arte hartuko da jendea.

Volver
Abonoak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 8a, osteguna, 20:00etan.
Las manos sobre la ciudad (Le mani sulla cittá)

Maiatzaren 15a, osteguna, 20:00etan.
Urbanizado (Urbanized)

Maiatzaren 22a, osteguna, 20:00etan.
El centro Georges Pompidou (Le centre Georges Pompidou)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.