Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El centro Georges Pompidou (Le centre Georges Pompidou)

Maiatzaren 22a, osteguna, 20:00etan.

Parisko George Pompidou zentroaren eraikin erraldoia joan den mendeko 70eko hamarkadan eraiki zuten eta, horretarako, Les Halles auzo zaharra eta azoka historikoa suntsitu zituzten; Parisko azken urteetako kultura- eta hiri-inpaktu handiena izan zen.
Renzo Piano eta Richard Rogers arkitektoek proiektatutako zentro kultural honen sorrerari buruzko pelikula eraisketa-lanak bukatu eta hiru hilabetera amaitu zuen Roberto Rossellini zinemagileak. Filmak ez du musikarik, ezta komentariorik ere, eta estreinatu zuenean ez zuen izan espero zuten oihartzuna, kritikariak eta ikusleak ia ohartu gabe igaro zen estreinaldia.Frantziako Kanpo Arazoetako Ministerioak, ordea, neorrealismoko zinemagile handi hark eraikinaren irekiera ospa zezan erabaki zuen.
Rosselliniren azken ekoizle izandako Jaques Grandclaudek berreskuratu egin zuen pelikula (56 minutu), eta Bartzelonako MACBAn eman zuten 2012an, eraikinaz gaindiko eztabaida sortzeko asmoarekin. Izan ere, filmak kulturaren eta hirigintza esku-hartzeen instrumentazioa jartzen du agerian, masifikazioaren ondorioz kultura demokratizatzen ari zen garaian.
Iruña izango da, beraz, Rossellini 77 triptikoaren parte den film honi harrera egingo dion Espainiako bigarren hiria.

Frantzia, 1977


Zuzendaritza: Roberto Rossellini.
Ekoizpena: Jacques Grandclaude y “La Communauté de Cinéma”.
Gidoia: Renzo Rossellini.
Argazkia: (C).
Copyright: Jacques Grandclaude y Fondation Genesium.
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 56 min.
Aurkezten du: Luis Tena.

Sarrera doakoa izango da (gonbidapenak eskatu behar dira leihatilan) eta aretoa bete arte hartuko da jendea.

Volver
Abonoak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 8a, osteguna, 20:00etan.
Las manos sobre la ciudad (Le mani sulla cittá)

Maiatzaren 15a, osteguna, 20:00etan.
Urbanizado (Urbanized)

Maiatzaren 29a, osteguna, 20:00etan.
El hombre de al lado

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.