Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Urbanizado (Urbanized)

Maiatzaren 15a, osteguna, 20:00etan.

Munduko biztanleen erdia baino gehiago hiri-eremuetan bizi da gaur egun, eta 2050ean biztanleen hiru laurden biziko da eremu horietan.Hiri batzuk izugarri hazten ari diren bitartean, beste batzuk txikitzen ari dira.Ondorioz, etxebizitza, mugikortasuna, espazio publikoa, herritarren partaidetza, garapen ekonomikoa eta ingurumen-politika orekatzeko erronkak kezka unibertsal bihurtu dira bat-batean.Hala eta guztiz ere, jendeak gai horiei buruzko eztabaidetan parte hartzeko aukera gutxi dauka.
 
Nork dauka gure hiriei forma emateko baimena eta nola egiten dute hori?
Diseinuaren beste arlo batzuetan ez bezala, hiriak ez ditu espezialista edo aditu jakin bakar batek sortzen.Hirien aldaketetan jende askok esku hartzen du, baita herritarrek ere, bizi diren hirien hobekuntzan eragin handia izan baitezakete.Filmak, mundu osoko hirien askotariko diseinu-proiektuak aztertzen dituenez, hirien etorkizunari buruzko eztabaida globalerako esparru bat sortzen du.
 
Diseinuari buruzko Gary Hustwit-en trilogia zinematografikoaren hirugarren partea da; aurreko biak Helvetica eta Objectified dira. Dokumental luze honek hirien diseinua du aztergai, hirien diseinuaren atzean dauden arazo eta estrategiak agertzen ditu, munduko arkitekto garrantzitsuenen eta antolatzaile, politikari, eraikitzaile eta pentsalarien eskutik.
A.E.B., 2011
 
Zuzendaritza: Gary Hustwit.
Ekoizpena: Gary Hustwit.
Musika: Kristian Dunn.
Argazkia: Luke Geissbuhler (C).
Antzezleak: Rem Koolhaas, Norman Foster, Oscar Niemeyer, Jan Gehl, Ricardo Scofidio, Amanda M. Burder, Gangolf Stocker, Enrique Penalosa, Alejandro Aravena, James Corner.
 
Hizkuntza: J.B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 85 min.
Aurkezten du: Javier Torrens.

Sarrera doakoa izango da (gonbidapenak eskatu behar dira leihatilan) eta aretoa bete arte hartuko da jendea.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 8a, osteguna, 20:00etan.
Las manos sobre la ciudad (Le mani sulla cittá)

Maiatzaren 22a, osteguna, 20:00etan.
El centro Georges Pompidou (Le centre Georges Pompidou)

Maiatzaren 29a, osteguna, 20:00etan.
El hombre de al lado