Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

La ronda (La Ronde)

Maiatzaren 16a, ostirala, 20:00etan.

Pelikula hau melodrama gogorarazle bat da, Vienan 1900. urteko udaberriko gau batean gertatzen diren hainbat maitasun-istorio kateatzen baititu. Franz soldaduak Leocadia prostituta ezagutzen du, baina, azkenean, neskame batekin nahasten da, zeina laster Alfred jauntxoaren esku geratuko den; Alfred-ek, halaber, affaire bat dauka Emma erizainarekin. Emma ezkonduta dago eta haren senar aberatsa jostun batekin olgatzen da, zeina Robert olerkariarekin maiteminduta dagoen. Olerkaria, ordea, dragoien teniente gazte bat gutiziatzen duen aktore baten maitalea da.
 
Maitasunaz eta desleialtasuna kontu handiz tratatzen dituen pelikula dotore bat da.Estudioan filmatu zutenez, Christian Matras-ek fotografia bikain lantzea lortu zuen. Gainera, zinemaren historiako sekuentzia-plano luze eta landuena dauka, filmaren hasieran, hain zuzen ere.BAFTA saria jaso zuen 1951n, pelikula onenen sailean.
Frantzia, 1950
 
Zuzendaritza: Max Ophüls.
Gidoia: Max Ophüls, Jacques Natanson.
Ekoizpena: Ralph Baum, Sacha Gordine.
Musika: Oscar Straus.
Argazkia: Christian Matras (B/N).
Antzezleak: Anton Walbrook, Simone Signoret, Serge Reggiani, Simone Simon, Daniel Gelin, Danielle Darrieux, Fernand Gravety, Odette Joyeux, Jean-Louis Barrault, Robert Vattier, Gerard Philipe, Isa Miranda.
 
Hizkuntza: J. B. gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 95 min.

Prezioa: 3€

Volver
Abonoak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 4a, ostirala, 20:00etan.
Carta de una desconocida (Letter from a Unknown Woman)

Apirilaren 11, ostirala, 20:00etan.
Atrapados (Caught)

Apirilaren 25a, ostirala, 20:00etan.
Almas desnudas (The Reckless Moment)

Maiatzaren 9a, ostirala, 20:15etan.
El placer (Le Plaisir)

Maiatzaren 23a, ostirala, 20:00etan.
Madame de…

Maiatzaren 30a, ostirala, 20:00etan.
Lola Montés

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.