Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El placer (Le Plaisir)

Maiatzaren 9a, ostirala, 20:15etan.

Pelikula hau Guy de Maupassant idazle frantsesaren plazerrari buruzko hiru kontakizunen egokitzapena da.Lehenbizikoan, gizon bitxi batek, Parisko maskara-dantzaldi ospetsu batean, dantza egiten du indarrak ahitu eta erori arte.Mediku bat hurbiltzen zaio eta harri eta zur geratzen da maskara kentzen dionean, adineko gizon bat bait.Medikuak etxera eramaten du eta emazteak dantzariaren istorio tristea kontatzen dio.Bigarren kontakizunean, burdel batez arduratzen den Madame Tellier-ek anaia Joseph-en gonbidapena jasotzen du, alabaren lehen jaunartzera joan dadin.Emakumeak negozioa ixten du eta Joseph-en granjara joaten da, bere apopiloekin, ospakizunaz gozatzera.Azken kontakizuna margolari gazte baten eta haren modelo eder Josephine-ren arteko maitasun-harremanari buruzkoa da.Margolariak Josephine-ren erretratuak bakarrik margotzen ditu eta arrakasta lortzen du, baina maitasun-istorioak ustekabeko amaiera dauka.
 
Pelikula hau zinemagile alemanaren dotoretasunaren beste adierazgarri bat da, non, aurreko pelikulan bezala (La ronda, 1950), emakumeen ikuspegiaren aldeko apustua egiten duen.
Frantzia, 1952
 
Zuzendaritza: Max Ophüls.
Gidoia: Max Ophüls, Jacques Natanson.
Ekoizpena: Stera Films.
Musika: Joe Hajos.
Argazkia: Philippe Agostini, Christian Matras (B/N).
Antzezleak: Claude Dauphin, Gaby Morlay, Madeleine Renaud, Ginette Leclerc, Mila Parély, Danielle Darrieux, Pierre Brasseur, Jean Gabin, Jean Servais, Daniel Gélin, Simone Simon, Amédée, Paul Azaïs, Antoine Balpêtré.
 
Hizkuntza: J.B gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 93 min.

Prezioa: 3€

Volver
Abonoak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 4a, ostirala, 20:00etan.
Carta de una desconocida (Letter from a Unknown Woman)

Apirilaren 11, ostirala, 20:00etan.
Atrapados (Caught)

Apirilaren 25a, ostirala, 20:00etan.
Almas desnudas (The Reckless Moment)

Maiatzaren 16a, ostirala, 20:00etan.
La ronda (La Ronde)

Maiatzaren 23a, ostirala, 20:00etan.
Madame de…

Maiatzaren 30a, ostirala, 20:00etan.
Lola Montés

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.